Hitzak eta proiektu berria

  • Produktu berriaGaur egungo errealitatera egokitu nahian, heldu da 2003. urteaz geroztik abian dugun proiektuari aldaketak egiteko unea. Alde batetik, batu egin ditugu, HITZAk dauden eskualdeetan, papereko egunkari lokalak (HITZAk) eta egunkari nazionala (BERRIA), eta, beste alde batetik, herrialdeetako HITZAk sortu ditugu herrialde bakoitzerako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroa). Herrialdeetako HITZAk ostiralero argitaratuko dira; HITZA guztiekin batera joango dira, eta, HITZA jasotzen ez den tokietan, BERRIArekin batera.Eskaintza berri hau ardatz hartuta, harpidetza kanpaina zabal bat hasi dugu. Produktu berria jendaurrean aurkeztu, ezagutarazi eta harpidedun berriak egiteko deia zabaldu nahi dugu. Izan ere, harpideduna da paperezko zein sareko eskaintzaren sostengu nagusia.
  • Interneteko aldaketak
    • Berriketan.infoBerriketan.info komunitate ireki bat da, informazioan oinarritutako sare soziala. Komunitate honetan parte hartzen dute BERRIA/a>ko eta Hitzetako kazetariek, baina, horretaz gain, irekia dago gainontzeko kazetari eta edozein erabiltzaile euskalduni. Helburua da euskarazko informazioaren topagune eta eztabaidagune izatea. Nahi duenak aukera dauka bere soslaia Twitter eta Facebook-eko soslaiekin automatikoki lotzeko, etaBerria.info-n ere txertatuko da horko informazioa.
    • Berria.infoSareko beste aldaketetako bat, berria.info webgunean emango da. Etengabeko edizioari lehentasuna emanez, gaur egungo eguneraketen kopurua handitu egin nahi da: hamahiru albiste izaten ziren lehen, eta 40-45 albiste izango dira hemendik aurrera. Albiste laburrak izango dira, flash moduan landutakoak. Gertakariak eta ekitaldiak zuzenean kontatuko dira (testuen eta ikus-entzunezkoen bidez); zuzeneko albisteak sustatuko dira (Twitter sistemaren bidez); beste atal batean, informazio arinagoa eta aisialdiari lotutakoa jasoko da: bideoak, argazkiak, Interneteko euskal munduan dauden artikulu interesgarrietarako loturak, eta teknologia berriei, Interneti eta zientziari buruzko albisteak bilduko dira.
    • HitzakEskualdeetako Hitzek ere izango dute euren garapena sarean, eta herritarrengandik are hurbilago dagoen informazio emango dute. Herri bakoitzak webgune propioa edukitzeko aukera izango du. Tokian tokiko HITZA horietan argazki galeriak, bideoak, audioak, PDFak, Twitter jarioak eta abarrak integratu ahal izango dira aurrerantzean:

      Oarsoaldeko Hitza
      Urola Kostako Hitza
      Goierriko Hitza
      Tolosaldeko Hitza
      Irutxuloko Hitza
      Lea-Artibaiko eta Mutrikuko Hitza
      Busturialdeko Hitza

  • Paperaren aldaketak
    • Herrialdeko astekariakEuskaraz oso zaila da produktu bakarrarekin jende askorengana iristea. Hori horrela izanik, dibertsifikazioaren bidez jende gehiagorengana iristeko apustuaren bidetik, herrialdeetako astekariak argitaratuko ditugu paperean (informazio lokalak Interneten ere badu tokia).

      Herrialde bakoitzeko euskaldunak euskaraz irakurtzera bultzatuko dituen produktu gertukoa eta irakurterraza egin nahi izan dugu, horrela informazio nazionalaren eta lokalaren arteko hutsunea bete nahian. Hain justu, astekari honekin, gertutasun hori bilatu nahi dugu, tokiko informazioak daukan garrantziaren eta arrakastaren lekuko izan garelako.

    • EzaugarriakHerrialde bakoitzak berea. Herrialde horretako informazioa soilik lantzen duena.

      Astekariak hamasei orrialde izango ditu Gipuzkoan eta Bizkaian, eta zortzi Ipar Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan. Ostiraletan argitaratuko da, eta BERRIA eta HITZA lokalarekin batera banatuko da, HITZA lokalak dauden eskualdeetan eta Donostian.

      Informazio lokala eta soziala batik bat izango dituen astekaria.

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]