Zinemaldia

“Kritika onak jaso izanak ez du esan nahi kultura zinematografikoa duenarentzat bakarrik denik”

2014/10/23
Nork
“Kritika onak jaso izanak ez du esan nahi kultura zinematografikoa duenarentzat bakarrik denik”

Ez da geldirik egotekoa, eta ez dago geldi. Zorteko dela dio. Izan ere, proiektu bat bukatu orduko beste bat egokitu zaio Nagore Aranburu (Azpeitia, 1976) aktoreari. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zuten Loreak filma, eta datorren astean, ostiralean estreinatuko dute zinema aretoetan Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako lana. Azpeitiko Soreasun azaroaren 9an eta 10ean emango dute. Filmeko protagonista da Aranburu, Ane pertsonaiaren paperean. Nola gogoratzen duzu Loreak filma egiteko aukera etorri zitzaizun eguna? Jose Mari [Goenaga] eta Jon [Garaño] bistaz ezagutzen nituen Donostiatik. Hautaprobarako hots egin zidaten. Bi pertsonaiak egiteko proba jende dezenteri egin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita aktorea, azpeitiarra, elkarrizketa, filma, Kultura, loreak, Nagore Aranburu, Potologuak, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

‘Magical Girl’ filmak eskuratu du Urrezko Maskorra

2014/09/27
Nork
‘Magical Girl’ filmak eskuratu du Urrezko Maskorra

Film irabazlearen lan taldea. (Argazkia: Montse Castillo / Zinemaldia) Carlos Vermuten bigarren film luzea Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldi irabazlea izan da; Magical Girl filma, hain justu. Ekoizpen espainiarrak film onenaren Urrezko Maskorra eta zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jaso ditu. Kritika oso onak jaso zituen arren, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño donostiarrek zuzendutako Loreak  filmak ez du sari bakar bat ere eskuratu. Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Javier Gutierrezentzat izan da ( La isla mínima) eta emakumezko aktore onenarena Paprika Steenentzat (Silent Heart). Epaimahaiaren Sari Berezia Cedric Kahnen Vie Sauvage filmak jaso du, eta gidoi onenaren garaikurra Dennis Lehanek, The Drop  filmerako idatzitako testuagatik. Gaixorik dagoen Alicia neskatoak Japoniako  Magical Girl Yukiko  telesaileko soinekoarekin amesten du. Horrela hasten da film [...]

Irakurri gehiago

Bidalita #HitzaZinemaldian, Kultura, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

“Pelikula hau nola bukatuko den erabakitzea gure esku dago”

2014/09/27
Nork
“Pelikula hau nola bukatuko den erabakitzea gure esku dago”

Giza katea, Kursaal zubian. (Argazkia: Aritz Sorzabal) Gure Esku dago dinamikaren olatua Zinemaldira iritsi da. Jaialdiaren azken egunean, ikus-entzunezko arloko zenbait aurpegi ezagunek agerraldia egin dute Kursaal aurrean, erabakitzeko eskubidearen alde. Agerraldia bukatu ostean, milaka herritarrek giza katea egin dute Zurriola hiribidean, Kursaal zubian eta inguruko kaleetan. Olatua ere egin dute, aldarrikapena lau haizeetara zabaltzeko. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita #HitzaZinemaldian, Gure esku dago, Kultura, Politika, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

Donostian da Benicio del Toro

2014/09/26
Nork
Donostian da Benicio del Toro

Benicio del Toro, Maria Kristina hotelera iritsi denean. (Argazkia: Iñaki Pardo / Zinemaldia) Zinemaldiko 62. ekitaldiko bigarren Donostia Saria jasoko duen aktorea Donostian da. Benicio del Toro 11:30ak aldera iritsi da Maria Kristina hotelera, eta han zituen zain zaleak, argazkilariak eta kazetariak. Escobar: Paradise Lost filma aurkeztuko du gaur, Perlak saila bukatutzat emango duen lana. Gauean, 22:00etan, Donostia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita benicio del toro, Kultura, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

“Galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke”

2014/09/24
Nork
“Galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke”

Irudian, ‘Garai berriak’ film laburreko lan taldea. Ezkerretik eskuinera: Angel Aldarondo, Koldo Almandoz eta Haritz Elizegi. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Koldo Almandozen ‘Garai berriak’ film laburrak irabazi du Euskaraz Bizi Nahi Dut lehiaketa. “Filma labur laburra da. Erantzunak edo mezuak eman beharrean, galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke. Ezin dezaket gehiago esan filmari buruz, apenas bi minutu baititu”. Koldo Almandozek ‘Garai Berriak’   film laburrari egindako adierazpenak dira [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, euskaraz bizi nahi dut, film laburren lehiaketa, garai berriak, koldo almandoz, Kontseilua, Kultura, Zinema, Zinemaldia, zinemaldia14 | Iruzkinak ezgaituta

“Ez dugu iritzi asko irakurri nahi izan, bestela erotu egin zaitezke”

2014/09/23
Nork
“Ez dugu iritzi asko irakurri nahi izan, bestela erotu egin zaitezke”

Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño. (Argazkia: Lide Ferreira) ‘Loreak’ filmeko zuzendariekin, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarekin hitz egiteko aukera izan du gaur IRUTXULOKO HITZAk. Filmaren prentsaurrekoaren ondoren egon da bi zinemagile donostiarrekin. Egun handia da Moriartiko sortzaileentzat, eta gaur bizitako sentsazioen inguruan hitz egin dute. “Oso egun berezia izaten ari da. Goizean goiz hasi gara elkarrizketa batzuekin. Lore denda batean ere elkarrizketatu gaituzte, loreak oparitu dizkigute… Ondoren argazki saioa Kursaalen, prentsaurrekoa ere bai. Eta momentuz espero nuena baino lasaiago nago”, esan du Jose Mari Goenagak. Prentsaurrekoa gaurko momenturik gogorrena izango zelakoan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Jon Garaño, jose mari goenaga, Kultura, loreak, sail ofiziala, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

(Bideoa) Ikusmina piztu du Denzel Washingtonek

2014/09/20
Nork

Irakurri gehiago

Bidalita Denzel Washington, donostia, donostia saria, Kultura, Laguntzaileak, Zinema, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

Kursaala inguratuko dute giza kate batekin

2014/09/19
Nork
Kursaala inguratuko dute giza kate batekin

Zinemaldiaren harira, ikus-entzunezkoen arloko zenbait lagunek Gure Esku Dago mugimenduari ekarpen bat egin nahi diote. Hilaren 27an, larunbata, Kursaaleko atarian elkartuko dira giza katea osatzeko. Ahalik eta jende gehien elkartzea nahi dute. Kursaal ingurua eta bi zubiak giza kate baten bidez lotu eta inguratu nahi dituzte hilaren 27an, larunbatean. Zinemaldia dela eta, ikus-entzunezkoen arloko hainbat lagunek Gure Esku Dago dinamikarekin bat egin eta ekarpen bat egin nahi izan dute. Larunbatean bertan ikus-entzunezkoen munduko jendea elkartzea nahi dute Kursaal atarian, argazki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita donostia, Gure esku dago, Politika, Zinemaldia | Iruzkinak ezgaituta

Zinemaldiak irauten duen bitartean, behin-behineko bidegorri bat egokituko dute Zurriola hiribidean

2014/09/17
Nork
Zinemaldiak irauten duen bitartean, behin-behineko bidegorri bat egokituko dute Zurriola hiribidean

Zinemaldiak irauten duen bitartean autoen errail bat bidegorri bihurtuko da, Saguesko noranzkoan. (Argazkia: Agurtzane Altuna) Ostiralean, irailak 19, irekiko dute behin behineko bidegorria, eta irailaren 28a arte mantenduko dute. Donostiako Udalak behin-behineko bidegorri bat egingo du Zurriola hiribidean Zinemaldian zehar. Bizikletentzako desbideratze honek Kursaalaren eraikin osoaren aurrealdea hartuko du, Ramon Maria Lili kaletik Ramon y Cajal kaleraino; 300 bat metro guztira. Horretarako, Saguesko noranzkoan autoentzako errail bat bizikletentzako hartuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bidegorria, Hiria, Zinemaldia, Zurriola | Iruzkinak ezgaituta

Martxelo Rubio aktoreak Ramon Labaien zinema saria jasoko du

2014/09/17
Nork
Martxelo Rubio aktoreak Ramon Labaien zinema saria jasoko du

Martxelo Rubio aktorea. Groseko Ulialde Elkarteak antolatuta, Ramon Labaien zinema saria emango dute hilaren 26an. Martxelo Rubio aktore donostiarrak jasoko du saria, elkarteak Bermingham kalean duen egoitzan bertan, 22:30ean. Ramon Labaien zinema saria Labaien zenaren omenez egin dute. Frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura sailburua izan zen, eta Donostiako alkate izan zenean bultzada handia eman [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, martxelo rubio, Ramon Labaien, saria, Zinema, Zinemaldia, zinemaldia14 | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)