reala

Xabier Etxaniz Rojo: ‘Espero zitekeena’

2014/12/16
Nork
Xabier Etxaniz Rojo: ‘Espero zitekeena’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea Anoetako azken derbi “keduna” izan zen joan den igandekoa. Luze gabe, Habanoak eta Fariak harmailetatik desagertuko dira eta ni neu pipa erretzetik pipak jatera pasako naiz, Facundoren ondorengoen pozerako, esan dezadan bidenabar. Ez, ez dut esango gaizki iruditzen zaidanik, baina tira, gure gizarte debekatzailearen norabidea ikusita, espero zitekeena baino ez da. Egia esan, aukeran nahiago [...]

Irakurri gehiago

Bidalita futbologia, Iritzia, reala, Xabier Etxaniz Rojo | Iruzkinak ezgaituta

Jon Odriozola: ‘Sareratuz’

2014/12/12
Nork
Jon Odriozola: ‘Sareratuz’

Jon Odriozola, Kazetaria Donostian lehen derbia jokatu zenez gerotik, 85 urte joan dira. Nor baino nor, 67 aldiz aritu dira bizkaitar eta gipuzkoarrak. Eta igandean ere, asmo berarekin irtengo dira: jomuga, garaipena. Biak, ligako azken jardunaldian, epelak hartu zituzten. Kordoba eta Vila-realen aurka amore eman zuten. Min handia eragin duten bi begi-ondoko. Eta urtea bukatzeko askorik geratzen ez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita futbologia, Iritzia, Jon Odriozola, reala | Iruzkinak ezgaituta

Xabier Vazquez: ‘Guriak’

2014/12/05
Nork
Xabier Vazquez: ‘Guriak’

Xabier Vazquez, Realzalea Gaztetan, aspaldi beraz, baina ez hainbeste, konpainiarik onena ez den jendearekin joan nintzen Realeko partida batzuetara. Nerabezaroa, futbolaren grina, sentimentu politiko eta identitarioen sua… eta hori guztia adierazi beharrak bere asetzea aurkitzen zuen bufanda batek babesturiko eta alkoholak beroturiko eztarri bat oihuka urratuta? Plazer horretan ez dut beste inor molestatzeko grina berezirik izan inoiz, baina [...]

Irakurri gehiago

Bidalita futbologia, Iritzia, reala, xabier vazquez | Iruzkinak ezgaituta

‘Pasa hitza!’ lelopean jokatuko dute Bertso Derbia

2014/12/04
Nork
‘Pasa hitza!’ lelopean jokatuko dute Bertso Derbia

Bertso Derbiaren aurkezpena egin dute gaur Viktoria Eugenia Klub aretoan. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Antzoki Zaharrean egingo duten emanaldirako sarrerak agortu egin dira jada. Donostia Kulturak gonbidapen batzuk zozkatuko ditu. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek Reala ordezkatuko dute. Anoetan Realak eta Atheticek abenduaren 14an jokatuko duten derbiaren aurretik, bi taldeen arteko bertso derbia izango da Antzoki Zaharrean, 12:30ean. Estadioan elkarri baloia pasaz eta lehian izango dira jokalariak, Antzoki Zaharreko agertokian, ordea, hitza pasaz eta kantuan arituko dira sei bertsolari. Realaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Andoni Egaña, athletic, BILBO, donostia, futbola, Kultura, reala | Iruzkinak ezgaituta

Xabier Etxaniz Rojo: ‘Fedea’

2014/11/28
Nork
Xabier Etxaniz Rojo: ‘Fedea’

Xabier Etxaniz Rojo, Idazlea Joan den astean Pedro apostolua sentitu zen bezala sentitu nintzen. Ondo dakizuenez, Jesus gurutzera eraman zuten gauean, Pedrok hiru bider ukatu zuen ordura arte maisu izan zuena. Jesusek jakinarazi omen zion horixe bera egingo zuela, egunsentia baino lehen hirutan ukatuko zuela haren izena, baina Pedrok sinetsi ez eta, handik gutxira, oilarra kantari hastean, damutu zitzaion… [...]

Irakurri gehiago

Bidalita futbologia, Iritzia, reala, Xabier Etxaniz Rojo | Iruzkinak ezgaituta

Gutxienez 40.000 ikuslerentzako lekua izango du estadio berriak

2014/11/25
Nork
Gutxienez 40.000 ikuslerentzako lekua izango du estadio berriak

Anoeta berriak halako itxura izango luke. Abenduaren 1ean Anoeta Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak Anoetako obren eta ustiapen eskubideen, estadio txikiaren berritze lanen eta inguruaren hirigintza lanen lehiaketa arautuko duten baldintza-pleguei oniritzia emango dien ala ez erabakiko du. Aipatutako lehiaketa prozedura irekiz eta publizitatea eginez gauzatuko da. Pleguetan, harmailak zelaira gerturatzeko betebeharra jasotzen da, eta horretarako, atletismoko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, futbola, Kirola, reala | Iruzkinak ezgaituta

Musti taldeak lagun onenaren sariak eman ditu

Musti taldeak lagun onenaren sariak eman ditu

Urolako Ekain Aseginolazari, Realeko Sandra Ramajo eta Realeko Gorka Elustondo jokalariek jaso dituzte aurten Musti Mujika elkarteak ematen dituen lagun onenaren sariak. Atzo eman zituzten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Saritutako jokalariez gain, Realeko Nerea Gabilondo urretxuarra eta Mariasun Quiñones atezaina bertan izan ziren, baita Realeko Carlos Martinez ere. The post Musti taldeak lagun onenaren sariak eman ditu appeared first on Otamotz [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Musti taldea, reala, urola | Iruzkinak ezgaituta

Jon Odriozola: ‘Aldaketa’

2014/11/14
Nork
Jon Odriozola: ‘Aldaketa’

Jon Odriozola, Kazetaria Urteak ziren Realak ez ziola Atleticori etxean irabazten; urteak ziren, denboraldi berean Madrilgo bi taldeak etxean mendean hartzen ez zituztela txuri-urdinek. Biak ala biak izan dira Anoetan porrota jaso duten talde bakarrak. Biak erori dira Donostian. Zuri-gorriak, noiz eta Berlingo harresia erori zen egunaren hogeita bosgarren urteurrenean. Duela mende erdi, Europa, aldaketa handiak nozitzen hasi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita futbola, futbologia, Iritzia, Jon Odriozola, reala | Iruzkinak ezgaituta

“Orain irabaztea da garrantzitsuena”

2014/11/13
Nork
“Orain irabaztea da garrantzitsuena”

Loren, Aperribai eta David Moyes. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Talde txuri-urdinak izen handiko entrenatzaile bat ekarri du Jagoba Arrasateren lekua betetzeko. David Moyes eskoziarrak 2016ko ekaina arte sinatu du, eta taldea beheko postuetatik ateratzea dela lehentasuna adierazi du. Realak David Moyes aukeratu du entrenatzaile posturako, «taldea berriro lehen lerroan jartzeko», klubeko kirol zuzendari Lorenek gaur egindako agerraldian nabarmendutakoaren arabera. «Gai asko ditugu esku artean; futbol zelai berria eta telebista eskubideak, kasu. Horregatik ere egin dugu Moyes bezalako izen handi baten aldeko apustua. Reala talde garrantzitsuenen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita david moyes, futbola, Kirola, reala | Iruzkinak ezgaituta

David Moyes Donostian dago

2014/11/12
Nork
David Moyes Donostian dago

Zubietako entrenamendu saioan izango da arratsaldean. David Moyes, Donostian. (Argazkia: Reala) David Moyes, Realeko entrenatzaile berria, Donostian dago jada. Realak atzo baieztatu zuen Jagoba Arrasateren ordezkoa izango dela eskoziarra, 2016ko ekaina bitarte. Berez, atzo arratsaldean iristekoa zen Moyes, baina azkenean duela gutxi iritsi da, eta gaur arratsaldean Zubietako entrenamenduan egongo dela ziurtatu du klubak. Entrenatzailearen aurkezpen ofiziala bihar egingo dute, Anoetako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita david moyes, entrenatzailea, Kirola, reala | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)