Politika

Udalak elkarretaratzera deitu du Gorenaren erabakia salatzeko

2012/05/10
Nork

Errenteriako Udal Gobernuak elkarretaratzea antolatu du biharko Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia dela-eta hartutako erabakia salatzeko: “[Udal gobernu taldeak] Bateragune kasuko epaiaren izaera politikoa salatzen du, eta hortaz, zigorturiko pertsona guztien askatasuna exijitzen du, bereziki Sonia Jacintorena”. 12:30ean bilduko dira Konponbide garaia da lelopean, Herriko Plazan. Horrez gain, gaur arratsaldean ere elkarretaratzea egin dute Gernikako Akordioak antolatuta, 20:00etan, Herriko Plazan ere. Honakoa izango da leloa: Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da .  

Irakurri gehiago

Bidalita auzi, Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Larunbatean Alegian izango den Euskal Herria-Palestina eguna aurkeztu dute

Larunbatean Alegian izango den Euskal Herria-Palestina eguna aurkeztu dute

Aurkezpen ekitaldia Tolosako udaletxean egin dute Larunbatean Alegian izango den eguna, eta hilaren 19an Tolosan izango diren ekitaldiak aurkeztu dituzte, Tolosako udaletxean. Bertan izan dira, Unai Iraola Alegiako alkatea, Ibai Iriarte Tolosako alkatea, Jesus Artetxe Biladi elkarteko kidea eta Julen Zulaika EH-Palestina Sarea kidea.   Euskal Herritik Palestinari elkartasuna adierazi nahi zaio. “Maiatzaren 15a, Nakba [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Gizartea, Politika, tolosa | Iruzkinak ezgaituta

Bateragune auzia salatzeko elkarretaratzea Beasainen

2012/05/10
Nork

Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie aste honetan Bateragune auziko bost auzipetuei, tartean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi. Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek eta eragileek epai hori salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte ostiralerako. Goierri mailako elkarretaratzea, Beasainen egingo dute, bihar, 19:30ean, Zubimuzu plazan.

Irakurri gehiago

Bidalita beasain, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Bateragune auziko epaia salatzeko elkarretaratzea izango da bihar

2012/05/10
Nork

Atzo ezagutarazi zuten Bateragune auziko epaiaren aurrean desadostasuna azaltzeko, elkarretaratzea deitu dute Gernikako Akordioko sinatzaileek. Bihar izango da, 19:00etan, Trianguloa plazan.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Udalak herritarren parte hartze bidez erabakiko du hondakinen kudeaketa

2012/05/10
Nork

Bi orduko udalbatzarra egin zuten herenegun Azpeitiko udaletxean. Gai eta mozio ugari eztabaidatu zuten, baina alderdien arteko eztabaida sutsuena hondakinen kudeaketaren inguruko mozioek eragin zuten: EAJk, Bilduk eta Hamaikabatek mozio bana aurkeztu zuten. Bilduk aurkeztutakoa bakarrik onartu zen, Bildukoen aldeko botoekin; EAJkoek eta Hamaikabatekoak kontra bozkatu zuten. EAJko eta Hamaikabatekoen mozioek euren aldeko botoak jaso [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpeitia, Gizartea, Ingurumena, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Arau berriztatzaileen tramitazioa eten du udalak prozesu berri bati ekiteko

2012/05/10
Nork

Aurreko legealdian pil-pilean egon zen gaietako bat izan zen, eta, badirudi, berriro ere garrantzia hartuko duela, izan ere,  Udalak egin duen azken osoko bilkuran, Ibarrako hirigintzako plan orokorraren behin betiko onarpena lortzeko prozedura geldiarazi dute. Ibarrako Udalak prozesu parte hartzaile bati ekin nahi dio orain, «nolako herria eraiki nahi dugun denen artean erabakitzeko». Egun indarrean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, Paperekoa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diezen aurkako espetxe zigorra mantendu du Epaitegi Gorenak

2012/05/09
Nork

Martxoaren 28tik ari zen aztertzen Bateraguneko sei auzipetuek aurkeztutako helegitea Urte kopurua murriztu badu ere, Espainiako Epaitegi Gorenak espetxe zigorra mantendu du Arkaitz Rodriguez (Altza) eta Rafa Diezen (Aiete) aurka. Rodriguezi zortzi urtetik seira jaitsi diote zigorra; Diezi, berriz, hamar urtetik sei eta erdira. Sonia Jacinto eta Miren Zabaletari ere sei urteko espetxe zigorra ezarri diete, Bateragune auzi honen baitan; Arnaldo Otegiri, sei urte eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Arkaitz Rodriguez, arnaldo otegi, bateragune auzia, miren zabaleta, Politika, Rafa Diez, sonia jacinto | Iruzkinak ezgaituta

Espetxe zigorrak mantendu dizkie Gorenak Bateraguneko auzipetuak

2012/05/09
Nork

Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorra murriztu die Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira jaitsi die zigorra, eta Arnaldo Otegi eta Rafa Diezei hamar urtetik sei urte eta erdira.

Irakurri gehiago

Bidalita auzi, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Jai errepublikanoa

2012/05/08
Nork
Jai errepublikanoa

Nicolas Gerendiain elkarteak antolatuta, Jai Errepublikanoaren ekitaldi berri bat izan zen larunbatean Urdanibia plazan. Besteak beste, liburu azoka txiki bat ere egin zuten, gai sozial eta politikoak lantzeagatik nabarmendutako argitaletxe hautatuekin.

Irakurri gehiago

Bidalita irun, jai, Paperekoa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Jentilbaratzak Erdi Aroko azokarako antolatutako ekitaldiak atzeratu egin dira

2012/05/07
Nork

Datorren asteburuan, hilak 12 eta 13, Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian. Horren osagarri, Jentilbaratza 1512-2012 elkartea hainbat ekitaldi egitekoa zen Goen plazan. Elkarteko kideek Ordiziako Ahotsari jakinarazi diotenez, asteburu horretarako iragarritako ekitaldi guztiak atzeratu egingo dira Ampo Ordiziak ligako finala jokatuko duelako egun horretan bertan. Beste dataren batean egiteko asmoa iragarri dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Azoka, Gizartea, ordizia, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 26 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 2 ordu, 28 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako