Politika

Pasaiako Udaleko langileek eta LABek bat egin dute Goazen Plazara ekimenarekin

2012/05/18
Nork
Pasaiako Udaleko langileek eta LABek bat egin dute Goazen Plazara ekimenarekin

Pasaiako Udaleko langileen elkarretaratzea Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita goazen, herrira, LAB, pasaia, Plazara, Politika, udala | Iruzkinak ezgaituta

Izan duen ardurari izkin ez egiteko eskatu dio PSE-EEk EAJri, eta Bilduri “gezurrik ez” esateko

2012/05/17
Nork
Izan duen ardurari izkin ez egiteko eskatu dio PSE-EEk EAJri, eta Bilduri “gezurrik ez” esateko

Javier Lopez, Iñaki Dubreuil eta Jose Antonio Rebollo PSE-EEko kideak, gaur. PSE-EEren Ordiziako exekutiba prentsaren aurrera atera da gaur aurreko astean EAJk eta Bilduk eman zituzten agerraldiei erantzuteko. Udal langileen balorazioaren aplikazioaren inguruan, PSE-EEk adierazi du jeltzaleek izan duten ardurari izkin egin nahi diotela, eta Bilduri, berriz, erantzun dio “gezurrik ez” esateko, PSE-EEk udalean parte [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bildu, EAJ, ordizia, Politika, PSE-EE, udala | Iruzkinak ezgaituta

Espetxe zigorra bederatzi urtetik seira jaitsi dio fiskalak Hodei Egañari

2012/05/17
Nork

Vicente Gonzalez Mota Espainiako fiskalak D3M eta Askatasuna auziko 11 auzipeturentzako kartzela zigor eskaerak jaitsi egin ditu pixka bat, eta absoluzioa eskatu du beste birentzat. Hodei Egaña donostiarra auziperatutako bat da, eta, Gros auzoko gaztearen kasuan, espetxe zigor eskaera bederatzi urtetik seira jaitsi dio fiskalak. Maiatzaren 3an hasi zen epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta D3M [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Gros, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Alternatibak, Aralarrek, EAk eta Ezker Abertzaleak euren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute Gernika-Lumon

2012/05/17
Nork

Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako proposamen sozioekonomikoaren inguruan ariko dira gaur, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, 19:00etan hasita, Iratxe Arriola eta Dani Meztu izango dira hizlari Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Azken hilabeteotan agerraldi eta mobilizazio ezberdinetan behin baino gehiagotan adierazi duten moduan, aipatu alderdi politikoek “ezinbestekoa” deritzote “egoera sozioekonomiko larri hau gainditzeko baliagarria izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Hitzaldiak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

ETAren kontrako esaldiak eta Espainiako banderak margotu dituzte herrian

2012/05/17
Nork
ETAren kontrako esaldiak eta Espainiako banderak margotu dituzte herrian

Arraguan agertu dira margoketa batzuk, eta irudikoak, Makutxo tabernakoak dira: “Puta ETA” jartzen du esaldi batean, eta hainbat Espainiako bandera margotu dituzte. Makutxoko margoketak

Irakurri gehiago

Bidalita arragua, bandera, espainia, Gertakariak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Martin Garitano ahaldun nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin

2012/05/17
Nork
Martin Garitano ahaldun nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin

Larraulgo herriak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendariaren bisita izan zuen, atzo. Bertatik bertara, herriko eskola txikiaren egoeraren berri jaso nahi izan zuten. Udaletxearen aurrean egin zioten harrera Martin Garitanok Larraulgo eskolari bere babesa adierazi zion, eta «Gipuzkoak herri txiki asko ditu, eta beharrezkoa da hauek garatzea», esan zuen. «Eskolak dira herri hauen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita eskola txikiak, Euskara, Gizartea, hezkuntza, Larraul, Paperekoa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Herrira mugimenduak herrietako plazak bete eta espetxeak hustu nahi ditu

Espetxeak husteko, Herrira mugimenduak herrietako plazak bete nahi ditu etzi, hilaren 19an. Euskal Herri zabalean ekimen bateratua antolatu dute Herriratik, Plazara lelopean. Tolosaldean eta Leitzaldean preso eta iheslarien aldeko aldarriak ez du etenik izango, hemezortzi herritan antolatu baitituzte ekitaldiak. Espetxe politika aldatzearekin bat, Herriratik giza eskubideak errespetatzea eskatzen dute: «Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; 197/06 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Plaka hautsi zuen ertzaina bi hilabetez zigortu dute

2012/05/16
Nork

2010eko maiatzaren 9an hautsi zuen ertzain batek anbulatorioan zegoen Esteban Muruetagoienaren plaka. Orduko hartan, azalpenak eskatu zizkioten Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Gaia ikertuko zutela esan zuen. Urte eta erdiko instrukzioaren ondoren, iazko urriaren 6an zigortu zuten Errenteria-Oreretako ertzain etxeko agente bat. Bi hilabete egin zituen lanik eta soldatarik gabe.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Manu Azkaratek maiatzaren 29an jasoko du epaia

Manu Azkaratek maiatzaren 29an jasoko du epaia

Atzo egin zioten epaiketa Manu Azkarate tolosarrari Paueko epaitegian, eta maiatzaren 29an jakinaraziko diote epaia. Espainiako epaitegietatik egindako estradizio eskaera dela-eta egin zioten epaiketa Azkarateri. Tolosarrak bere aurkako akusazioak gezurtatu ditu epaiketan, hitza hartu ahal izan baitu. «Ni ez naizela klandestinitatean bizi azaldu dut. Euskal Herrian bizi naizela eta lokalizatuta eta identifikatuta nagoela eta ez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Bi hilabeteko zigorra ezarri diote Esteban Muruetagoienaren plaka apurtu zuen ertzainari

2012/05/16
Nork

Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari . Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zigorra 2011ko urriaren 6tik aurrera bete zen , agenteak bi falta larri egin zituela ulertuta: lehen zigorrak hilabete eta erdiz lanik eta soldatarik barik egotea jaso zuen, Ertzaintzaren 9.2 barne araudia ez betetzeagatik. Araudi horrek nagusi, lankide, mendeko zein administrazaileei egindako begirune eza zigortzen du, bereziki irain fisiko zein hitzezkoak. Gainerako hamabost [...]

Irakurri gehiago

Bidalita ertzaintza, Esteban Muruetagoiena, oiartzun, Ondarroa, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    Good morning London! Londresen naiz jada Miarritzeren Europako Challengeko finala zuzenean biziarazteko


  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta


  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Bizitza ez da nehoiz izaten’ bertso saioa egingo dute Dokan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Igande honetarako, maiatzak 20, Bizitza ez da nehoiz izaten izeneko bertso saioa antolatu dute Donostiako Doka Kafe Antzokian. Uxue Alberdi, Jon Maia eta Andoni Egaña izango dira bertsotan, eta gaiak jartzen, berriz, Unai Elizasu altzatarra.


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plaiero txapelketako finalak jokatuko dira domekan, Isuntzan gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Lekeitioko Plaiero Txapelketako finalak jokatuko dira domekan Isuntzako hondartzan. Benjaminek eta txikiek 09:25ean jokatuko dute, eta  aurrebenjamin eta alebinek 10:15ean. Sari banaketa, 12:00etan izango da.