Mugikortasuna

(Bideoa) Auzotarren agerraldia

2014/11/29
Nork

Irakurri gehiago

Bidalita bidegorria, Egia, egia bizirik auzo elkartea, Hiria, kalapie elkartea, Laguntzaileak, Mugikortasuna | Iruzkinak ezgaituta

Proiektuaren irudiak

2014/11/29
Nork
Proiektuaren irudiak

Irakurri gehiago

Bidalita bidegorria, Egia, Hiria, Laguntzaileak, Mugikortasuna | Iruzkinak ezgaituta

Egiak bidegorria izango du

2014/11/29
Nork
Egiak bidegorria izango du

Hainbat auzotarrek babesa adierazi diote mugikortasun proiektu berriari. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Udalak, Kalapie Elkarteak eta auzotarrek osatutako lan talde batek mugikortasun proiektu bat egin dute elkarlanean. Auzotarrek eta hainbat eragilek babesa eman diote agerraldi publiko batean. Albiste onak iritsi dira Egiara. Azkenean bidegorria egingo dute, eta oinezkoentzat auzo erosoago batean bilakatuko da. Auzotar askok parte hartu dute proiektu honetan, eta hurrengo urtean errealitate bihurtuko den egitasmo honi babesa eman diote gaur agerraldi publiko batean. Hiru urteko ahaleginaren ondorioa izan da [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bidegorria, Egia, egia bizirik auzo elkartea, Hiria, Kalapie, Mugikortasuna | Iruzkinak ezgaituta

Kalapie Txirrindularien Elkarteak 25 urte bete ditu

2014/11/28
Nork
Kalapie Txirrindularien Elkarteak 25 urte bete ditu

Bere ibilbidea jasotzen duen liburu bat eta bideo bat aurkeztuko dituzte gaur 19:30ean Doctor Camino liburutegian. 1989ko azaroan sortu zen , eta geroztik borrokan ari dira mugikortasun kultura berri bat lortzeko. Lehen urteak gogorrak izan ziren, hirian ez baitzegoen bidegorririk, ezta bizikleta erabiltzeko inolako ohiturarik. Pixkanaka, udalaren Mugikortasun atalaren aholkularitza batzordean parte hartzea lortu zuten, eta euren proposamenak abiada hartzen hasi ziren. Ibilbide hori guztia jasotzen du Kalapie, 25 urte pedalei eragiten hiria aldatzeko liburuak. Alfonso Sanzek idatzi du, eta bertan azaldu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bizikleta, Hiria, Kalapie, Mugikortasuna | Iruzkinak ezgaituta

Bidegorrien mapa eguneratua eta bizikletan ibiltzeko araudia argitaratu ditu udalak

2014/10/29
Nork
Bidegorrien mapa eguneratua eta bizikletan ibiltzeko araudia argitaratu ditu udalak

Nafarroa hiribideko bidegorria. (Argazkia: Lide Ferreira) Datorren astetik aurrera, 5.000 ale banatuko dituzte kultur etxeetan, bizikleta dendetan, turismo bulegoan eta Udalinfon. Hiriko bidegorri sareak 60 kilometro ditu, eta datozen hilabeteetan sare hori hedatzea da udal gobernuaren helburua. Bizikletaren erabiltzaile kopurua ere haziz doala adierazi du Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak. Horregatik, hiriko bidegorrien mapa eguneratua argitaratu dute. Bidegorrien berri emateaz gain, etorkizunean eraikitzeko asmoa duten bidegorriak ere ageri dira, Bera Bera, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bidegorria, Bizikletak, Hiria, Mugikortasuna | Iruzkinak ezgaituta

Goierri kaletik Urdanetarako igogailua ez egin izana egotzi dio Ordiziako EAJk Bilduri

2014/10/23
Nork
Goierri kaletik Urdanetarako igogailua ez egin izana egotzi dio Ordiziako EAJk Bilduri

Goierri kalea eta erdigunearen arteko desnibela gainditzeko duela hiru urte EAJren orduko udal gobernuak martxan jarritako igogailuaren egitasmoa atzeratu izana leporatu dio Jose Miguel Santamariak E H Bilduren udal gobernuari. Hain justu ere, P21 gisa ezagutzen den eraikinaren atarian prentsa agerraldia egin du goizean EAJren alkategaiak. Igor Egurenen udal gobernuari aurreikuspen, antolaketa eta inplikazio  falta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, jose miguel santamaria, Mugikortasuna, P21 igogailua | Iruzkinak ezgaituta

Oinezkoen mugikortasuna sustatzeagatik saria jaso du Irunek

2014/10/20
Nork
Oinezkoen mugikortasuna sustatzeagatik saria jaso du Irunek

Laborda sariarekin Cristina Laborda Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra zinegotziak Ciudades que caminan 2014 saria jaso zuen asteburuan Pontevedran (Galizia) egindako kongresuan. 50.000 eta 100.000 biztanle arteko kategorian saritu zuten Irun “oinezkoen aldeko apustua” egiteagatik eta hiri barneko errepideetan 30km orduko muga ezartzeagatik. Hala, epaimahaiak positiboki baloratu zituen besteak beste, San Juan inguruan egindako obra [...]

Irakurri gehiago

Bidalita 30km ordu, ciudad que camina, Mugikortasuna, oinezkoak, Politika, saria | Iruzkinak ezgaituta

Oinezkoen eta bizikleta mugikortasunari buruzko tailer bana egingo dute

2014/10/06
Nork

Lantzen ari diren Errenteria-Oreretako Oinezko eta Bizikleta Bidezko Mugikortasun planaren harira antolatu dituzte bi tailer praktikoak. Biziker mugikortasun aholkularitza enpresa idazten ari da plangintza idazten, eta tailerrak oinezkoen eta txirrindularien beharrei buruzko diagnosi bat egiteko baliatuko dute. Etzi oinezkoentzako mintegia egingo dute, 18:00etatik aurrera, Merkatuzarren. Ordubetekoa izango da tailerra. Bizikleta erabiltzaileentzakoa, berriz, hilaren 15ean izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Agenda Errenteria-Orereta, bidegorriak, Ingurumena, Mugikortasuna, oinezkoak | Iruzkinak ezgaituta

Haurrentzat hainbat ekintza izango da bihar Zarautzen, Mugikortasun Astearen harira

2014/09/17
Nork

Haurrei zuzendutako hainbat ekintza egingo dute bihar Lege Zaharren Enparantzan, Mugikortasun Astea dela eta. Helburua mugikortasun seguru eta  jasangarria lortzeko urratsak ematen jarraitzea da, eta mezua txikienei helaraztea. Udaltzaingoko Bide Heziketa Sailak  antolatu du ekimena, urtero antolatu ohi den bide heziketa zirkuitua osatze aldera. 17:00etatik aurrera, bizikletentzako zirkuitua, ibilgailu txikiak eta jolasak izango dira.

Irakurri gehiago

Bidalita bide heziketa, Gizartea, Mugikortasuna, udaltzaingoa | Iruzkinak ezgaituta

Ibilgailu elektrikoen aldeko apustua berretsi dute Alderdi Ederren

2014/09/16
Nork
Ibilgailu elektrikoen aldeko apustua berretsi dute Alderdi Ederren

SmartCEM proiektuan parte hartzen duten ibilgailuen erakusketa, Alderdi Ederren. (Argazkia: Agurtzane Altuna) Mugikortasun Jasangarriaren Astea dela eta, SmartCEM proiektu europarrean parte hartzen duten kideek euren ibilgailu elektriko eta hibridoak erakutsi dituzte Alderdi Ederren. SmartCEM proiektuak mugikortasun iraunkorra sustatzea du helburu. Europako hainbat herrialdek parte hartzen dute proiektuan. Tartean dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita alderdi eder, Garraioa, Hiria, ibilgailu elektrikoak, Mugikortasuna | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)