Kultura

Rock doinuak, goizaldeko ordu txikietara arte

2012/05/15
Nork
Rock doinuak, goizaldeko ordu txikietara arte

22:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen Lekeitioko maiatzeko rock gaua: Kontzijoperock . Hainbat talderen bertsioak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek eta azkenak, Arrigorriagakoak, nahiz eta talde gaztea izan,  70. eta 80. hamarkadetako kanten bertsio bikainak jo zituen. Musikari asko, giro ona eta maila handia izan ziren nagusi. Gau oso batez, rock musika eskaintza zabalagaz [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Aitziber Alonso: “Helduak ez gaude irudiak dituzten liburuak erostera ohituak”

2012/05/15
Nork
Aitziber Alonso: “Helduak ez gaude irudiak dituzten liburuak erostera ohituak”

Aitziber Alonso eta Aritz Branton: ‘Elur-antzara’ liburuko egileetako bi Elkarlana, bakardadea, amodioa eta gerra lantzen ditu ‘The Snow Goose’ nobelak, besteak beste; liburuaren euskarazko bertsioa osatu berri du Hamaika Books argitaletxeak, eta gaur bertan aurkeztuko du San Telmo Museoan, 19:30ean. Aitziber Alonso eta Aritz Branton. (Argazkia: Estitxu Zabala) «Laburbilduz esango nuke oso liburu hunkigarria eta sakona dela; narrazio oso fina du, eta ilustrazioekin eta ahotsarekin osatu dugu», azaldu du Elur-antzara nobelaz Aritz Brantonek (Malmesburt, Ingalaterra, 1964). Branton liburuaren editorea da, eta irudiak, berriz, Aitziber Alonsok (Intxaurrondo, 1971) egin ditu. Irutxuloko Hitza biekin elkartu da sorkuntzaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita aitziber, Alonso, antzara, aritz, aurkezpena, branton, elur, Kultura, liburua, literatura, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

‘Xora’ filma doan ikusteko aukera izango da gaur Viktoria Eugenian

2012/05/15
Nork

Xora  filma Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko dute, gaur, asteartea, 20:00etan. Peio Cachenautek zuzendu du lana, eta zubereraz filmatutako lehen filma da, Zuberoan bertan. Filma zubereraz proiektatuko dute, euskara batuko azpi idatziekin. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak leihatilan eskatu beharko dira. Maitzaren 18an, ostirala, estreinatuko dute filma zine-aretoetan.

Irakurri gehiago

Bidalita antzokia, estreinaldia, Eugenia, filma, Kultura, Paperekoa, viktoria, xora, Zinema, zuberera | Iruzkinak ezgaituta

Miles Smiles taldeak Spectrum Road ordezkatuko du Jazzaldian

2012/05/15
Nork

Kontzerturako sarrerak itzuli nahi dituztenek antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute Jazzaldiak atzo iragarri zuenaren arabera, Miles Smiles taldea uztailaren 23an izango da Trinitate plazan, Spectrum taldearen ordez. Izan ere, Spectrum taldeak biraren azken zatia bertan behera utzi du. Miles Davis omentzeko elkartu da Miles Smiles taldea: Robben Ford (gitarra), Kenny Garrett (saxoa), Wallace Roney (tronpeta), Joey DeFrancesco (Hammond organoa), Darryl Jones (baxua) eta Omar Hakim [...]

Irakurri gehiago

Bidalita jazzaldia, Kultura, Miles, Paperekoa, plaza, sarrera, Smiles, trinitate | Iruzkinak ezgaituta

Dantza eta musika herrian, batailoiari esker

2012/05/14
Nork
Dantza eta musika herrian, batailoiari esker

 Ostiralean hasi eta atzo arte, dantza eta musika entzun eta ikusteko aukera izan da herriko hainbat txokotan. Ugaldetxoko lokaletako kideek antolatuta, hirugarren Dantza Batailoia egin dute. Ostiralean, kabareta izan zen Doneztebe plazan, haurrentzako tren berdearekin batera. Larunbatean eta igandean, berriz, eskolen eta emanaldien txanda izan zen. Jende dezente hurbildu da guztietara.

Irakurri gehiago

Bidalita Dantza, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Zubereraz egindako ‘Xora’ filma estreinatuko dute bihar

2012/05/14
Nork

Viktoria Eugenia Antzokian proiektatuko dute; eta emanaldia doakoa izango da Bost urteko lanaren ostean, Peio Cachenaut zinema zuzendari gazteak (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1979) bere lehen filma, Xora , pantaila handira eraman du. Maulen martxoaren 10ean izan zen estreinaldia , eta orain Euskal Herri osoan izango da ikusgai. Hego Euskal Herrian Donostian emango dute lehendabizi, Viktoria Eugenia Antzokian. Xora lehen film zuberotarra da, baita egilearen lehen filma ere. Ipar Euskal Herrian euskaraz egin den lehen film luzea da. Duela hamar bat urte Lokarri izaneko film bat estreinatu zen, baina tarte batzuk zeuden soilik euskaraz. Gehiena frantsesez zen. Xora -n dena euskaraz egin dute, zubereraz. Soilik elkarrizketa bat dago [...]

Irakurri gehiago

Bidalita estreinaldia, filma, Kultura, xora, Zinema, zuberera, zuberoa | Iruzkinak ezgaituta

Kanpotarrek be entzun dute turruna

2012/05/14
Nork
Kanpotarrek be entzun dute turruna

Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Eguna ren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Antxoa Eguna, Gizartea, Jaiak, Kultura, Ondarroa, sare konpontzaileak, Zilarrezko Antxoa Saria | Iruzkinak ezgaituta

Mugarik gabeko omenaldia egingo diote Txillidari

2012/05/14
Nork

Munduan zehar eskultorearen obrari buruzko hamar erakusketa baino gehiago egingo dituzte Datorren abuztuaren 19an hamar urte beteko dira Eduardo Txillida eskultorea hil zela. Chillida Belzunce familiak artista donostiarra zena gogoratu eta omendu nahi du. Mugarik gabeko omenaldia izango da. Munduan zehar hamar erakusketa baino gehiago egingo dira aurten Chillidaren obrari buruzkoak: Hego Korea, Frankfurt, Londres, Paris eta Munich, besteak beste. Hainbat erakundek eta sortzailek bat egin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita artea, belzunce, chillida, ehun hitz, erakusketa, Kultura, omenaldia, txillida, urtemuga | Iruzkinak ezgaituta

‘Ekipo HH’ taldea nagusitu da, Alkarregazen sormen lehiaketan

2012/05/14
Nork

Alkarregaz Gernika-Lumoko eta Busturialdeko ikastetxeetako guraso elkarteen elkarteak antolatutako sormen lehiaketak baditu saridunak. Hain zuzen be, Ekipo HH taldea, Nerea Martinez, Mallukiak taldea eta Irene Eiguren nagusitu dira aurtengo lehiaketan. Dena den, Malluki taldeak ez du saririk jaso; izan be, taldekideak ez ziren barikuan egindako sari banaketan agertu. Eman gabe geratu den sari horri dagozkion [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

Plazatik Gaztetxera: Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan dira irabazleak

2012/05/14
Nork

100 entzule, giro itzela, txaloak, eta bertsoak aukeran. XI. Plazatik Gaztetxera bidea egiten hasi zen zapatuan, Mutrikuko Gaztetxean. Lehenengo kanporaketan Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan ziren nagusi. Iragarri bezala, sorpresaz eta berrikuntzaz beterik heldu zen lehen saioa: bertsolariak binaka lehiatu ziren, eta entzuleek bertso gosez zeudela agerian utzi zuten. A ndoni Zubiaurre mutrikuarra bikain estreinatu zen bere lehenengo ofiziokoan.

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Kultura, Plazatik Gaztetxera; Mutriku; Gaztetxea | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 20 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 2 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako