Ramon Lopetegik (Belauntza), Mari Karmen Txapartegik (Irun) eta Julian Villenak (Elgoibar) irabazi dute Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketa Zegaman, Erlezain Egunaren barruan. Ezti argi, ezti ilun eta milalore erako eztien lehia izan zen igandean Zegaman egin zutena, eta bailarako txapelketetan sarituek parte hartu ahal izan zuten bakarrik. Txapelketara aurkeztutako ezti guztiak dastatu ondoren, epaimahaiko kideen ustez [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Herriak, Kultura, Zegama | Iruzkinak ezgaituta
Florencio Telleriak eta Juan Migel Aiestaranek irabazi dute Beasaingo Astigarreta auzoko mus txapelketa. Guztira zortzi bikotek parte hartu dute aurten. Bigarren sailkatu den bikotea Asensio Mintegik eta Gregorio Lizarraldek osatutakoa izan da eta hirugarren egin dute Mateo Lizarazuk eta Jesus Janbidek. Astigarretako elkarteko lehen bazkideen saria ere jaso dute Telleriak eta Aiestaranek. Mus txapelketa amaitu [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, beasain, Bestelakoak, Gizartea, Kultura, mus, txapelketa | Iruzkinak ezgaituta
Arrakasta handiarekin ospatu da 16. Berdel Eguna. Ehunka dira modu batera edo bestera jai handi hori posible egiteko lan egiten duten mutrikuarrak, eta auzolan handi horren fruitua emankorra izan da aurten ere. 60.000 berdel pintxo banatu dira aurtengoan, eta soberan ez da geratu bat bera ere. Berdel Eguna islatzen duten argazki batzuk ikusteko aukera dago, klikatuz. Argazkiok, Aritz Arrizabalagarenak, Kalaputxi aldizkariarenak eta Hitzarenak dira.
Irakurri gehiago
Bidalita berdel, Berdel Eguna, gastronomia, Gizartea, Herriak, jaia, Kultura, Mutriku, turismo | Iruzkinak ezgaituta
Adur Gorostidi irabazlea. Adur Gorostidik (Larraitz, Abaltzisketa) irabazi zuen larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen bertso sariketa, entzuleek hala erabakita. Epaileen puntuaketaren arabera, berriz, Gorostidi bera eta Endika Igartzabal gabiriarra dira apirilaren 16an Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalerako sailkatu direnak. Gorostidi eta Igartzabalekin batera, Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iñaki Aleman (Irurita) [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Bestelakoak, Ekitaldiak, Herriak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Iazko moduan, aurten ere Urretxuko Udalak diruz lagunduko ditu herriko tabernetan gazteei zuzenduta euskaraz egiten diren aisialdiko jarduerak. Epe laburrean onartuko dute diru-laguntza hau eta behin eginda, herriko tabernariek eskaerak egiteko aukera izango dute. Jardueraren kalitatea, herriko kultur eragileen kontratazioa edo berdintasuna sustatzeko jarrera baloratuko dituzte irizpideen artean. Informazio gehiago nahi duenak Urretxuko kultur etxera [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Pasa den astean ekin zieten Eire-Bankoa xake txapelketako final zortzirenei. Hala, txapelketa definituz doa amaierara iristen ari den heinean. Jokin Fernandez-Mario Gallego, Mikel Zubia-Aitor Gallastegi; Egoitz Irure-Ion Regillaga eta Jesus Mari Rodriguez-Andoni Cotta izango dira final laurdenetako partidak. Aste honetan jokatuko dituzte hauek. Txema Iriberri antolatzaileak dioenez, txapelketan jada ez da urretxuarrik edo zumarragarrik gelditzen. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Mikel Etxaburu ondarrutarrak oraintsu argitaratu du Zu zara orain txoria poema liburua. Kartzelan zegoen bitartean idatzitako liburuaz elkarrizketa mamitsua dakar Hitzen Uberan webguneak.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Hitzen Uberan, Kultura, literatura, Mikel Etxaburu, Ondarroa | Iruzkinak ezgaituta
Maria Jose Noain Oiasso Museoko jarduera arduradunak Irungo erromatar garaiko aztarnategiei buruzko hitzaldia emango du apirilaren 6an Argoiak elkartearen egoitzan.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Hartu hitza, Hitzaldiak, Kultura, oiasso | Iruzkinak ezgaituta
Duela urte bete eskas zendu zen Joxan Ormazabal idazle zegamarra, eta urteurrenaren aitzakiarekin, Elkar argitaletxeak eta beste hainbat lagunek omenaldia beroa egin diote, gaur, Topic-en. Arratsaldeko 17:30ean hasi da ekitaldia, eta saio desberdinak izan dira: bertsolariak, trikitilariak, haurrak kantari… Denetik izan da. Izan ere, Ormazabalek, bere idazle lanaz gain, bazituen aparteko afizioak ere; hainbat trikitilariri [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Alberto Gorritiberea zinegile zumaiarrak zuzendutako Arriya (la piedra) filma atzo estreinatu zuten Malagako XIV. Zine Jaialdiko sekzio ofizialean eta, egia esan, ez da oharkabean pasatu. Film edo zuzendari onenaren errekonozimendurik jaso ez duen arren, hainbat sari lortu ditu: Begoña Maestrek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga saria jaso du; Saoia Larak jantzitegi onenaren saria; Gaizka Bourgevadek argazki onenaren saria; Bingen Mendizabalek soinu banda onenaren saria. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ikus-entzunezkoak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta