Kultura

Gernikako bonbardaketari buruzko seriea grabatzen ari dira Oiartzunen

2012/05/16
Nork
Gernikako bonbardaketari buruzko seriea grabatzen ari dira Oiartzunen

 Gernika bajo las bombas  seriea grabatzen hasi dira, eta egunotan herrian ari dira zenbait grabaketa egiten, Mendiburu kale inguruan. Seriea udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 360º-k ekoitziko dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Gernika, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Museoak, merkataritza eta kultur aniztasuna bat eginik asteburuan

2012/05/16
Nork
Museoak, merkataritza eta kultur aniztasuna bat eginik asteburuan

Museoen Nazioarteko Eguna ostiralean ospatzen dela baliatuz, hainbat eragilek bat egin dute egun horretan eta larunbatean hainbat ekitaldi antolatzeko eskualdeko lau herritan. Gaur aurkeztu dute ekimena Topic museoak, Gorrotxategi museoak, Mariren Zuhaiztia abentura parkeak, eta Tolosaldea Garatzeneko turismo, merkataritza eta migrazio sailek, Ibarrako eta Villabonako merkatari elkarteekin batera. Antolatzaileek ekitaldiak antolatzeko izan den elkarlana eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Amasa-Villabona, Ekonomia, Ibarra, Kultura, tolosa | Iruzkinak ezgaituta

Glaukoma Sound System: “Hilabetez aritu gara diskarekin lanean”

2012/05/16
Nork
Glaukoma Sound System: “Hilabetez aritu gara diskarekin lanean”

Glaukoma Sound System musika taldeko baxu jotzailea eta abeslaria dira, Asier Arandia (Tolosa, 1988) eta Juantxo Arakama (Tolosa, 1989), hurrenez hurren. Taldearen izen bera daraman diska grabatu berri dute Bonberenea Ekintzak zigilupean, eta ostiralean  aurkeztuko dute beren lehen lana, Bonbereneako oholtzan, 22:30etik aurrera. Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariaren papereko edizioan irakurri ahal izango den [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Xabier Leteren omenez kontzertua egingo dute Beasainen, ekainaren 9an

2012/05/16
Nork

2010. urtean hil zen Xabier Lete kantariaren omenez egindako  Sortuko dira besteak ikuskizuna, Beasainen izango da, ekainaren 9an. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Alex Sardui, Petti eta Arantxa Irazusta kantariek eta Amets Arzallus bertsolariak parte hartuko dute. Sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai jarri dituzte Kutxaren webgunean , Goierriko tabernetan eta Bareak elkarteko dendetan. Salmenta puntuak: Beasain: Basakana, Arrano, Antzizar [...]

Irakurri gehiago

Bidalita beasain, kontzertua, Kultura, Musika, omenaldia | Iruzkinak ezgaituta

Tapiesen ‘Obra grafikoa’ erakusketara bisita gidatua eta hitzaldi irekia izango dira gaur Okendo kultur etxean

2012/05/16
Nork
Tapiesen ‘Obra grafikoa’ erakusketara bisita gidatua eta hitzaldi irekia izango dira gaur Okendo kultur etxean

Tapiesen 'Obra grafikoa' erakusketaren komisarioa Antonella Montinaro, Okendo kultur etxean. Antoni Tapies (Bartzelona, 1923-2012) artista katalanaren Obra grafikoa  izeneko erakusketa gaur zabalduko dute Okendo eta Aiete kultur etxeetan. Bildumaren komisario Antonella Montinarok bisita gidatua eta hitzaldia emango ditu gaur, maiatzak 16, 19:00etan, Groseko kultur etxean. Prentsarako aurkezpenean Montinarok azaldu duenez, arte garaikidean interesa duten pertsona guztientzako egokia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, Antonella Montinaro, Antoni Tapies, erakusketa, Gros, Kultura, Obra grafikoa | Iruzkinak ezgaituta

Sorterrirantz begira

2012/05/16
Nork
Sorterrirantz begira

Xabier Irureta margolariak, besteak beste, Zumaia eta zumaiarrak irudikatu ditu bere koadroetan (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal) «Gure gazte garaian industrialdera jo behar izan genuen lan egitera. Gutxi batzuek zuten ikasketak egiteko aukera. Nik txikitatik izan dut arte ederretarako zaletasuna, baina erretiroa hartu nuen arte ez nion afizioari heldu». Jardunari berandu heldu bazion ere, ekoizpen etengabea izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura, Zumaia | Iruzkinak ezgaituta

Hitzak soberan daude

2012/05/16
Nork
Hitzak soberan daude

Gerra irudikatzen duten 33 argazki eta bakea irudikatzen duten beste hainbeste ikus daitezke San Telmo Museoko ‘Gerra eta Bakea, zuzeneko begiradak’ erakusketan; guztiak nazioarteko argazkilari handien lanak dira. Bakea hondamendiaren ostean; 2005ean, Muzzffarabad hiria, Pakistan suntsitu zuen lurrikaratik bizirik ateratako neskatoa. (Argazkia: Goran Tomasevic / Reuters) Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak  izeneko erakusketa ireki dute San Telmo Museoan. Nazioarteko 33 argazki-kazetariren 66 argazkik bete dute aretoa. Izan ere, argazkilari bakoitzak bere bildumako bi argazki gehitu dizkio erakusketari; gerra irudikatzen duen bat, eta bakea irudikatzen duen beste bat. Zehazki, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita argazki, argazki-kazetari, Bakea, erakusketa, gerra, Kultura, Paperekoa, san, telmo | Iruzkinak ezgaituta

Literaktum indartsu dator aurtengoan

2012/05/16
Nork

Maiatzaren 21etik 31ra hainbat ikuskizun eta solasaldi izango dira hiriko kultur etxeetan, puntako partaideekin «Donostia maiatzean hitzen hiria bihurtzen da», goraipatu zuen Nere Txapartegi kultura arduradunak atzo goizean. Literaktum aurkezten ari zen Txapartegi, literatura herritarrengana hurbiltzeko udalak antolatzen duen ekimena. Aurten, Literaktumen 12. ekitaldia izango da, eta maiatzaren 21etik 31ra egitarau zabala izango da hirian. Literatura oinarri izango duen arren, musika, poesia eta antzerkia ere izango ditu protagonista. Azken [...]

Irakurri gehiago

Bidalita ekimen, idazle, indartsu, Kultura, literaktum, literatura, Paperekoa, poesia, poeta | Iruzkinak ezgaituta

Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute Donostian

2012/05/16
Nork

Ostiralean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Nazioarteko Museoen Kontseiluak Museoak Mundu aldakor batean. Erronka berriak, inspirazio berriak leloa hautatu du; eta Donostiako Museoen Sareak hainbat ekintza antolatu ditu horren harira, hiriko museoetan. Museo bakoitzeko egitarauaren berri izateko, honako webguneak bisitatu behar dira: eurekamuseoa.es, realsociedad.com, untzimuseoa.net, aquariumss.com, santelmomuseoa.com eta museumcemento.rezola.net .

Irakurri gehiago

Bidalita eguna, ekimen, erakusketa, Kultura, Museoen, Nazioarteko, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Espainiako Kultura Ministerioak Donostia 2016 proiektuan parte hartuko du

2012/05/16
Nork

Ekaina bukaeran fundazio bilakatuko da 2016 bulegoa eta 72 milioi euroko aurrekontua izango du Hiru kidez osatutako Donostia 2016ko erakunde arteko batzordeari beste lagun bat batuko zaio, Espainiako Kultura Ministerioak proiektuan parte hartuko duela baieztatu duelako. Ekaina bukaeratik aurrera eratuko den fundazioan, beraz, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Donostia 2016, Kultura, olatu talka, Paperekoa, proiektua | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 20 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 22 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 2 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako