Kirola

Pilota emaitzak

2012/05/16
Nork

Udaberri Txapelketa. Haurrak. Oiarpe-Hernani: 18-5. Getariako Txapelketa. Kadeteak eta gazteak. Salaberria-Azpiroz (Oiarpe)/Unanue-Lasa: 21-22. Oiarpe-Eskoriatza: 22-9. Irungo Txapelketa. Gazteak eta helduak. Oiarpe-Urnieta: 22-14. Oiarpe-Burlada: 22-19. Elizondoko Txapelketa. Finalerdiak. Haurrak. Oiarpe-Doneztebe: 18-17. Ugalde-Isasa (Oiarpe)/Gaskue-Merino: 9-18. Urretxuko Txapelketa. Final-laurdenak. Gazteak. Oiarpe-Doneztebe: 18-6. Andoni Ugalde oiartzuarrak Urretxuko Txapelketan finalerdietara sailkatzea lortu du. Bestalde, Ekain Etxeberria eta Aitor Leonet oiartzuarrek Elizondoko finalera sailkatzea lortu dute. Finala ekainaren 3an jokatuko dute, Elizondoko pilotalekuan.

Irakurri gehiago

Bidalita emaitzak, Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Umeentzako arrantza txapelketa egingo dute igandean, Igartzan

2012/05/16
Nork
Umeentzako arrantza txapelketa egingo dute igandean, Igartzan

Beasaingo Loinatz jaiak direla eta, Aitzo-Zorrotz elkarteak umeentzako amuarrain eta barbo arrantza txapelketa antolatu du iganderako; Oria ibaian izango da, Igartza ondoan. Parte hartzeko, egunean bertan eman behar da izena, 08:30etik 09:00etara –txapelketa bederatzietan hasiko da–. Ondoren, 12:00etatik aurrera, arrantzako elite taldekoek erakustaldia egingo dute.

Irakurri gehiago

Bidalita beasain, Kirola, txapelketa | Iruzkinak ezgaituta

Idi proba saioa egin dute Muruetan

2012/05/16
Nork
Idi proba saioa egin dute Muruetan

Herri kirol zaleek edarto pasatzeko aukera izan zuten atzo. San Isidro jaietako egitarauaren barruan, Muruetan idi proba saioa antolatu zuten, eta hainbat jende batu zen idien arteko lehia ikusten. Muruetara bertaratutakoek Kamiñoko Erretegiaren (Murueta), Iturbe Anaien (Parisi) eta Elorretaren (Lumo) idi pareen arteko lehiagaz gozatzeko aukera izan zuten. San Isidro eguna amaitzeko, bestalde, muruetan bildutakoek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Murueta | Iruzkinak ezgaituta

Irristatze kiroletan parte hartzeko aukera emango dute

2012/05/16
Nork

Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren bigarren edizioa antolatu du astebururako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Bihartik igandera luzatuko dute festa eta longboard skate, stand up paddle surf eta slack line kiroletan parte hartzeko aukera emango dute. Egitaraua Etzi, ostirala Hitzaldia. Patricia Hernandezen eskutik, 20:00etan, Itsas Etxean. Filmak. 20:40etik aurrera, Itsas Etxeko auditorioan. Etzidamu, larunbata Sup race. 11:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita eguna, hondarribia, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Leunda eta Regillaga hirugarren Debako triatloian

2012/05/16
Nork

Pasa den igandean, maiatzak 13, Euskal Herriko triatloi zirkuituko bigarren proba puntuagarria jokatu zuten Deban, eta Itsaso Leundak eta Aitor Regillagak hirugarren postua lortu zuten. Triatloian bete beharreko distantziak honakoak izan ziren: 900 metro igerian, 30 kilometro bizikletan eta 5 kilometro. Irteera lerroan, emakumezkoak izan ziren ateratzen lehenak, eta bederatzigarren postuan irten zen Leunda uretatik. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, triatloia | Iruzkinak ezgaituta

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan

2012/05/16
Nork
Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde, Gazte Mailakoa eta Lurradeko Bigarren Mailakoa play off-etarako sailkatu dira, eta asteburu honetan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Lurraldeko Bigarren Mailakoak Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du, etzi, 20:30ean, eta Gazte Mailakoak, berriz, hurrengo egunean, 12:00etan, Zarautzen kontra, 12:00etan. Bi partidak etxetik kanpo jokatuko ditu Gamonek, kontrarioen herrian. Etxean jokatzea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirol, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Larragora lehenengo igoera egingo dute ekainaren 9an

2012/05/16
Nork

Busturiko Txirrindulari Taldeak eta Busturiko Udalak Larragora lehenengo igoera antolatu dute ekainaren 9rako. Bakarkako erlojupeko proba izango da. Aurretiaz izena emotea beharrezkoa da; izan be, izena emoten duten lehenengo 100 lagunentzako lekua baino ez da egongo. Altamiratik hasi eta Larragora arteko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileen esanetan, 3,2 kilometroko ibilbidea da hori. Lehenengo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Busturia, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Eliz eta ermiten martxarako izen emotea zabalik da

2012/05/16
Nork

Sollube 707 Mendi Taldeak antolatzen duen eliz eta ermiten martxarako izen emote epea zabalik da jada. Parte hartu gura duen orok ekainaren 1a baino lehen emon beharko du izena www.zirkuitua.com webgunean. Aurtengoa taldeak antolatzen duen XIII. martxa da. Aurten be bi ibilbide egin ahalko dituzte parte hartzaileek ekainaren 10ean. Betikue deritzonak 31 kilometro ditu eta Luziek , bestetik, 47 kilometro. Azken hori Euskal [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bermeo, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Montanierrek Realean jarraituko du

2012/05/15
Nork
Montanierrek Realean jarraituko du

Philippe Montanier, Zubietako prentsaurreko batea.n (Argazkia: Estitxu Zabala) Realeko Administrazio Kontseiluak jakinarazten duenez, Philippe Montanierrek beste denboraldi batez jarraituko du Realeko entrenatzaile postuan. Hala, bigarren denboraldia beteko du talde txuri-urdinaren aulkian. Entrenatzaile frantsesak prentsaurrekoa eskeiniko du bihar goizean, taldearen entrenamendua bukatu ostean. Realeko webguneak zuzenean eskainiko du prentsaurrekoa. Klubak, berriz, datozen egunetan hitz egingo du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita entrenatzaile, futbola, jarraitu, Kirola, Montanier, reala | Iruzkinak ezgaituta

Pasaiak eta Oiartzunek bana berdindu dute

2012/05/15
Nork

Emozio handiko partida jokatu zuten larunbatean Pasaiak eta Oiartzunek. Sailkapenean puntutan berdinduta, gogor borrokatu zuten bi taldeek hiru puntuak poltsikoratzeagatik, baina ez batak eta besteak ez zituzten lortu, eta puntu banaketarekin konformatu behar. Tolosak hartu die aurre sailkapenean. Zuri-gorriak hirugarren postuan daude orain, eta laugarrenean oiartzuarrak, biak 59 punturekin

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 19 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 2 ordu, 22 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako