Kirola

Irabaztea lortu zuen Anaitasunak Aloñaren aurka

2012/02/22
Nork

Anaitasunak, nahiko larri bada ere, irabaztea lortu zuen Aloñaren aurka. Partida amaiatzeko hamar minutu falta zirela Ioritz Mendizabalek gola sartzea lortu zuen. Momentuan Tolosarekiko bost puntuko aldea dauka, eta Beriorekiko, berriz, Sei. Jubenil Euskadiko Ligan, Aretxabaletaren aurka 2-0 egin zuen; Jubenil 1. mailan, Seguraren aurka 1-3 galdu zuen. Emakumezkoen ligan 1-6 galdu zuen Urolaren aurka, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azkoitia, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bigarren postuan sailkatu da Imanol Goñi Apuko Igoeran

2012/02/22
Nork
Bigarren postuan sailkatu da Imanol Goñi Apuko Igoeran

Mikel Goñi lasterketaren momentu baten Arrolape Mendi Taldeko zazpi kidek Apuko Igoeran (Zaramillo; Enkarterriak) jokatu zuten denboraldiko lehenengo mendi lasterketa, maila oso ona emonez. Bertokoen artean lehenengo sailkatua, Imañol Goñi izan zen. Natxituarrak etorkizun oparoa du Mendi lasterketen munduan, eta Apun barriro erakutsi zuen. Izan be, bigarren postuan sailkatu zen, eta Ionut Zinka espezialista handiak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Jiu-jitsu txapelketako bideoak sarean

2012/02/22
Nork

http://judolegazpi.wordpress.com/ webgunean bi bideo sareratu dituzte, duela pare bat aste Calatayud herrian ospatu zen Jiu Jitsu txapelketa. Bideo batean Aritz Clemente eta Ion Aldabaldetreku agertzen dira. Bestean Oier Murua eta Ion Odriozola. Aritz Clemente eta Ion Aldabaldetreku Oier Murua eta Ion Odriozola

Irakurri gehiago

Bidalita Hara!, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Pikutara joango dira igandean mendizaleak

2012/02/22
Nork

Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Aralar, Kirola, mendia, ordizia, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta

Ampo Ordiziaren garaipena bideoan

2012/02/22
Nork

Youtubeko haizebita erabiltzaileak Ampo Ordiziaren Errege Kopako garaipena bideoz jaso du. Youtuben jarri du ikusgai. Ampo Ordiziaren hainbat partidatako irudiekin osatutako bideoak ditu haizebitak bere kanalean.

Irakurri gehiago

Bidalita Hara!, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Lagun Arok Caja Laboralen kontra jokatuko du berriro, martxoaren 11n, 12:30ean

2012/02/22
Nork
Lagun Arok Caja Laboralen kontra jokatuko du berriro, martxoaren 11n, 12:30ean

ACB Ligak datozen jardunaldietan telebistaz eskainiko dituzten partiden berri eman du. Bartzelonan jokatutako Kopako kanporaketa estua eta gero, Lagun Arok Caja Laboralen aurka jokatuko du berriro; oraingoan, Ligan. ETBk eskainiko du norgehiagoka. Euskal derbia martxoaren 11n izango da Illunben, 12:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, saskibaloia | Iruzkinak ezgaituta

Jon Zulaika: “Aurrelarien artean irabazteko bi aukera eduki nituen”

2012/02/22
Nork
Jon Zulaika: “Aurrelarien artean irabazteko bi aukera eduki nituen”

Zesta Puntako Orlandoko RB Challengean ezustea emateko zorian  egon da aietearra Jon Zulaika, puntista gaztea (Argazkia: Dania jai alai) Zesta puntako Orlandoko RB Challengea jokatu zuten aurreko asteburuan zortzi bikotek. Ameriketako Estatu Batuetako txapelketa garrantzitsuenetakoa da, eta Iñaki Goikoetxea eta Imanol Lopez bikote zumaiarra izan zen garailea. Binakako eta buruz-buruko bi lehietan nagusitu zen. Tartean, ordea, baziren bi donostiar, biak ala bia Aietekoak; Mikel Egiguren (1977) [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, challenge, Egiguren, jon, Kirola, mikel, orlando, Paperekoa, pilota, punta, RB, txapelketa, zesta, Zulaika | Iruzkinak ezgaituta

EPLE-Usurbil partida gaur jokatuko dute

2012/02/21
Nork

EPLE (Donibane Zangitu eta Imanol Bergara) eta Usurbilen arteko lehia atzeratu egin zuten, eta gaur jokatuko dute, 19:15ean, Fanderian. Larunbatean ezin izan zuten jokatu frontoian zegoen hezetasunaren eraginez. Gainontzean, lau garaipen eta hiru porrot jaso dituzte asteburuan herriko pilota taldeek. Porrotetako bat EPLEk jaso du, Malerreka txapelketako finalerdietan.

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

28-27 galdu du Bidasoa Irunek Teucroren kontra

2012/02/21
Nork

Bidasoa Irun eskubaloi taldea Pontevedrako (Galizia) Teucroren aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpo. Hala, atsedena iritsi zenean Irungoek 13-18 irabazi arren, 28-27 galdu zuten bukaeran. Klubeak jakinarazi duenez, arbitroek “erabaki tamalgarriak” hartu zituzten partidaren bigarren denboran, eta horrek Teucroren lana erraztu zuen eta Bidasoari kalte egin zion.

Irakurri gehiago

Bidalita Bidasoa, Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Erraz garaitu du Ereintzak Aranga BM Soria: 37-27

2012/02/21
Nork

Jokoan zeuden bi puntuak etxean geratu ziren larunbatean, 37-27 irabazi baitzion Ereintzak Aranga BM Soriari. Indartsu zetozen soriarrak pasa den astean liderra garaitu ostean; ezin izan zuten gauza bera egin Ereintzarekin.

Irakurri gehiago

Bidalita ereintza, Kirola, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikeneko orkestra sinfonikoak elkartasun kontzertua emango du gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAiete ikasle egoitzak antolatutako emanaldia Viktoria Eugenian Antzokian izango da, otsailaren 26an  Viktoria Eugenia antzokia Musikeneko ikasleen elkartasun kontzertuaren lekuko izango da hirugarren urtez. Izan ere, Aiete Ikastetxe Nagusiak bultzatuta, aurten ere, Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat bideratutako ekimena egingo dute. Hala, otsailaren 26ko emanaldian, Musikeneko orkestra sinfonikoa izango da protagonista, eta familia guztiarentzako egokia izango [...]