Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, martxoaren 12an, Diligentzian bidaia saioan parte hartu ahal izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, 17:30etik 19:00etara. Martxoaren 19an, zinema emango dute euskaraz eta 26an, Egun batez diseinatzaile tailerra egingo dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 943 889900ra deituta edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net -era idatzita.
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Kultura, Ormaiztegi | Iruzkinak ezgaituta
Adunako Elkartasun Taldeak hitzaldia antolatu du hilaren 15erako, asteartea, 19:30ean, haur sahararren oporrei buruz. Kultur aretoan egingo da Saharatik Adunara oporrak bakean izeneko solasaldia. Bertan hiru hizlarik parte hartuko dute: Ane Iturbe Oporrak bakean proiektuko partaidea eta Maitane Lopez de Muniain eta Beatriz Eguskiza haur sahararren hemengo gurasoak.
Irakurri gehiago
Bidalita Aduna, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Atzo Pello Errota eskolako 4.,5. eta 6. mailako ikasleak, irakaslea, Agenda 21eko eta udaleko teknikariak eta alkatea, udaletxean elkartu ziren. Eskola Agenda 21ari lotutako konpromiso hitzarmena sinatu zuten. Udala Agenda 21ean iaztik sartuta badago ere, Pello Errota eskola aurten sartu da proiektu honetan. Beste herrietako eskoletan egingo duten moduan, ingurumena kontuan hartuz, elikagaiak jorratuko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Asteasu, Gizartea, hezkuntza | Iruzkinak ezgaituta
Jakintza ikastolako LHko 6. mailako 52 ikasleek eta Urdaneta ikastetxeko maila bereko beste 62 ikaslek 60 ezpel landare ( Buxus semprevirens ) landatuko dituzte bihar Oreja parkean. Binaka landatuko dituzte, udal lorazainen laguntzarekin. Jakintzakoak 10:30ean hasiko dira lehen ezpelak landatzen, eta 11:30ean Urdanetakoen txanda izango da. Iaz 60 gorosti landare landatu zituzte leku berean Ordiziako bi ikastetxeetako [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Elkarteko kideak aurkezpenean. Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com , Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da. D’elikatuz [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Herriak, merkataritza | Iruzkinak ezgaituta
Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, idazle berriei zuzendutako Igartza literatura-sorkuntza bekara lanak aurkezteko epea ireki dute. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira lanak. Beka jasotzen duenak 6.000 euroko dirulaguntza izango du literatura-sorkuntza proiektua egiteko. Lehiaketa deialdira narratibako lanak egiteko proiektuak aurkeztu daitezke, eleberriak edo ipuin-bildumak izan daitezkeenak. Jatorrizkoak eta euskaraz sortuak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, idazlan, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Goierri osoko ikasleek parte hartuko dute igandean Beasainen egingo den ibilaldi neurtuan. Eskola kiroleko arduradunek eta Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatu du aurten, eta Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko ikasleek eta gurasoek ere parte hartuko dute. Guztira 500 pertsona inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileek: 300 haur eta 200 laguntzaile. Loinazko San Martin hasiko da ibilaldia, 08:30ean, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, mendia | Iruzkinak ezgaituta
Txirrindulari bat hil da Astin, hormigoizko pistan zihoala bizikletatik erori ostean.Barne Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:30ak aldera jazo da. Lekukoek 112 telefonora deitu dute gertakariaren berri emateko, eta osasun-zerbitzuak bertaratu direnerako hilik zen gizona, buruan jasotako kolpearen ondorioz. Hilberriak ez zeraman agiririk gainean, ertzainek ez dute identifikatzerik izan, beraz. Gorpua Donostiako Institutu Anatomiko forensean aurkitzen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Hondarribian izan da gaur goizean, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, harrera egin dio Udalean. Jarraian, herria bisitatu dute, batez ere, Gune Historikoko proiektuak ikusteko, eta bisitaldian Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskera diputatua izan da. Olanok azaldu duenaren arabera, Hiriko Gune Historikoa berreskuratzen laguntzen jarraituko du Diputazioak, eta kasu honetan, San [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, hondarribia, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Gastronomiari lotutako jaiak antolatzerakoan, amorotarrek ez dute parekorik. Egutegian egun seinalatuak dituzte, eta horiek antolatzen hainbat lagunek egiten due behar. San Martinetan, txerri jana; Santa Barbara bueltan, txahal jana eta iaztik hasita, martxoan, Zerbeza Eguna antolatzen dituzte. Azken egun horren hitzordua zapatuan daukate jarria. Eta eguna heltzen denerako guztia prest nahi dute eduki. Gosea asetzeko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Amoroto, eguna, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, jaia, Jaiak, zerbeza | Iruzkinak ezgaituta