Gizartea

Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Amaia Azkue hiltzea leporatutako gaztearen aurkako zigorra

2012/05/15
Nork

[Berria.info] Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Amaia Azkue hiltzea leporatutako A.E. gaztearen aurkako zigorra —hilketa izan zenean gazteak 17 urte zituenez, adingabea bailitzan zigortu dute—. Ondorioz, gazteak adingabeen egoitza batean hamar urte egin beharko ditu, eta beste bost urtez zaintzapeko askatasuna izango du, urruntze aginduarekin. Martxoaren 12tik 20ra izan zen epaiketa, Gipuzkoako Adingabeen Auzitegian —jendearentzat eta hedabideentzat ateak itxita—, eta 50 lekuko eta 30 peritu inguru igaro ziren epailearen aurretik. Apirilaren 2an jakinarazi zuten epaia . Defentsak helegitea sartu, eta maiatzaren 7an egin zuten auzi saioa; [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Bederatzi begiratoki berri eskuragarri Tolosan, historian barrena ibiltzeko

2012/05/15
Nork
Bederatzi begiratoki berri eskuragarri Tolosan, historian barrena ibiltzeko

Tolosako Udalak bederatzi begiratoki berri jarri ditu herriko hainbat puntutan, datu historiko nahiz artistikoekin. Tolosaren 750. urteurrenaren harira martxan jarritako egitasmoarekin jarraitu nahi izan du udalak, eta berrikuntza moduan, Tolosako Ingurumen Zentroak bisita gidatuak eskainiko ditu. Bisita hauek, Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleei begira antolatu dituzte batetik, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei begira, bestetik. Azken [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Langabeziak behera egin du apirilean

2012/05/15
Nork
Langabeziak behera egin du apirilean

Urteko lehen zenbaketa baikorra izan da pasa den hilabetekoa. Orain arteko joera aldatu, eta Aste Santuko oporraldiari lotutako lanpostuei esker, 117 donostiarrek lana aurkitu dute. Antiguako Lanbideren bulegoa. (Argazkia: Mikel Goñi) Espainiako Lan Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, apirila 10. 868 langaberekin amaitu zen Donostian. Hau da, joan den hilabetean 117 donostiarrek lana aurkitu dute. Aurtengo lehen zenbaketa positiboa izan da, orain arte langabezia hazi besterik ez baita egin. Hala ere, jaitsiera, nagusiki, Aste Santuko oporraldiak ekarritako kontratazioei esker [...]

Irakurri gehiago

Bidalita apirila, behera, Ekonomia, Gizartea, lan behatokia, langabe, langabezia | Iruzkinak ezgaituta

Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa

2012/05/15
Nork

Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, aurreko urteetan egin moduan ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Parte-hartzaileek ekainaren 22a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bermeo, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Adineko pertsonentzako Betharramgo egoitza inauguratu dute

2012/05/15
Nork
Adineko pertsonentzako Betharramgo egoitza inauguratu dute

Ostiral goizean ireki zuten Betharramgo adineko pertsonentzako egoitza. Azpiegitura berriarekin nabarmen murriztuko dute eskualdeko itxarote zerrenda: zentro berriak egoitzarako 150 plaza prest ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin horretan jarri dute herriko eguneko zentroa ere, 30 plazakoa. Horietatik hemezortzi hitzartuak dira. Bidasoari lehentasuna Martin Garitano ahaldun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, hondarribia, osasuna, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Lazkao Txiki musika eskolan matrikula garaia ireki dute, ikasle izango diren berrientzat

2012/05/15
Nork
Lazkao Txiki musika eskolan matrikula garaia ireki dute, ikasle izango diren berrientzat

Lazkao Txiki Musika Eskolak musika-hizkuntza eta tresnen eskaintza akademikoa ugaritu egin du, eta 2012-13 ikasturtean helduentzat ere solfeo klaseak emango ditu. Berritasunen artean, metal instrumentuen ikasketak txertatuko ditu, denera 16 tresna ikasteko modua ipiniz. Matrikulazio epea zabalik dute, bai Lazkaon, bai Ataunen eta Itsasondon ere, horietan ere Lazkaotxiki eskolak ematen duelako zerbitzua. Gaur egun ikasle [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, hezkuntza, Kultura, Lazkao, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Dantza txapelketa egingo da San Martin jaietan

2012/05/15
Nork
Dantza txapelketa egingo da San Martin jaietan

Uztailaren 1ean ospatuko dira San Martin auzoko jaiak, eta orain dela bost urte egin zuten modura, dantza txapelketa  antolatu du auzoko jai batzordeak. Soltean dakitenak, bikotea aurkitu, eta txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte. «Bikote profesionala izan beharrik ez dago», diote antolatzaileek. «Herri mailako txapelketa izango da, gure ohiturak mantendu eta ondo pasatzeko», azpimarratu dute. Dantza bi egin beharko dituzte bikoteek: fandangoa eta arin-arina, eta trikitixa izango dute lagun. «Azken txapelketak arrakasta handia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Dantza, Gizartea, Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

Tolosako XI.Herri Duatloian 117 lagunek parte hartu dute

2012/05/15
Nork
Tolosako XI.Herri Duatloian 117 lagunek parte hartu dute

Tolosako XI. Herri Duatloia izan zen, larunbatean. Javier Urkolaren omenez antolatzen du Tolosaldeko Triatloi Taldeak lasterketa, eta antolatzaileen esanetan, «oso ondo atera zen dena». Guztira 117 partaide izan ziren: proba nagusian 66 lagun eta Duatloi Txikian (10 urtez behera) 51 haurrek hartu zuten parte. «Plaza Berrian eta Tolosako Alde Zaharrean giro aparta», izan zen. Nesketan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, Paperekoa, tolosa | Iruzkinak ezgaituta

Ibarrako Udalak atez ateko bilketaren aldeko konpromisoa hartu du

Ibarrako Udalak atez ateko bilketaren aldeko konpromisoa hartu du

Ibarrako Udalak atez ateko hondakin bilketaren aldeko konpromisoa hartu du, eta hilaren 29an berretsi egingo du udaletxean egingo den bilkuran. Eredu aldaketa hori gauzatzeko, informazio kanpaina jarriko du abian udalak, eta hilaren 22an eta 23an, batzar informatiboak egingo ditu bilkura aretoan. Bilduko udal ordezkariek erabakiaren berri iragan larunbatean eman zuten prentsaurrekoan, hainbat herritarren babesarekin. Bertan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Ibarra, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Pal Martensson: “Hondakinak zerora iristeko bide bakarra atez atekoa da”

2012/05/15
Nork
Pal Martensson: “Hondakinak zerora iristeko bide bakarra atez atekoa da”

Zero Waste Europe bilkuran izan da Suediako Kretsloppskontoret berrerabilpen zentroko koordinatzailea . Ainhoa Iraola foru diputatua, Pat Martesson aditua eta Nora Galparsoro udal zinegotzia, atzoko agerraldian. (Argazkia: Maitane Aldanondo) Hondakinen kudeaketa XXI. mendeko arazo larrienetakoa da, eta azken aldian pil-pilean dago gaia Donostian zein Gipuzkoa osoan. Irtenbideak anitzak dira, baina zero zabor politikak abian dituzten Europako eta AEBtako adibideak izan dira asteburu honetako mintzagaiak. Izan ere, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ainhoa Iraola, bilkura, Europa, Gizartea, hondakin, Ingurugiroa, Ingurumena, kudeaketa, Nora Galparsoro, Pal Martensson, zabor, Zero Waste | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 16 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 20 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrako plan orokorra definitzeko prozesuari ekingo dio gaur udalak gunean   duela 2 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak   plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako