Gizartea

Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa egin du, azken urteko gertaerak direla eta

2012/02/22
Nork

Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa helarazi die lezoarrei. Izan ere, azken urtean gertatutako hainbat gertaeren harira egin dute hausnarketa. Txerrimuñon 28 urtean egindako lanaren filosofia azaltzen hasi dute hausnarketa: “Gizarte hau dominatzen duten balore negatiboei (konpetitibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoaren menpetasuna) aurre egiten saiatu gara”, adierazi dute. Horrela, “beste eredu alternatibo bat kontrajarri” nahi izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen 42 leku identifikatu dituzte

2012/02/22
Nork

Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Hiri Debekatuaren Mapa  delakoaren berri eman du gaur goizean. Bertan, herriko 42 leku “arriskutsuren” berri ematen du txostenak. Irungo Bilgune Feministak 2010. urtean Katean eta Arbesen bultzatutako ikerketaren segida da, eta feministez gain, Argoiak eta auzo elkarteek ere parte hartu dute ekimenean. Hala, identifikatutako leku arriskutsu adierazgarrienak dira besteak beste: Emaus lantegirainoko bidezidorra, Letxunborro [...]

Irakurri gehiago

Bidalita emakumeak, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Bihar HITZA-n erreportajea: 1937an Zumaiatik kanporatuak

2012/02/22
Nork
Bihar HITZA-n erreportajea: 1937an Zumaiatik kanporatuak

1937ko otsailaren 13an Zumaian gertatu zenaz hitz egiteko Jexux Etxabe, Abelin Linazisoro eta Joseba Esnalekin izan da UROLA KOSTAKO HITZA. Egun hartan udal frankistak 256 zumaiar kanporatu zituen, herritik bidali egin zituen. Horietako bat zen Etxabe. 11 urte zituen orduan. Linazisoro eta Esnal jaiogabeak ziren artean: Linazisorok aita gudaria izan zuen, eta Esnalen ama kanporatua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, historia, Politika, Zumaia | Iruzkinak ezgaituta

Iraitz Gesalaga ‘Tximas’ absolbitu duen sententzia, hemen

2012/02/22
Nork
Iraitz Gesalaga ‘Tximas’ absolbitu duen sententzia, hemen

Gaur goizean iritsi da Zarautzera Iraitz Gesalaga ‘Tximas’. ETAko kide izatea egotzita epaiketa izan du. 10 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen fiskalak haren kontra, baina epaileak absolbitu egin du, proba faltagatik. Sententzia hemen irakur daiteke osorik.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Lazkaon danbor hotsek mende laurdena

2012/02/22
Nork
Lazkaon danbor hotsek mende laurdena

Hogeita bost urte beteko ditu Lazkaoko jaietan haur danborradak aurtengo jaietan. 1987ko apirilaren 26an, San Prudentzio aurrean ospatu zen lehenbiziko aldiz, eta ordutik hutsik egin gabe errepikatu da urtero. Urteurrena gogoratzeko, argazki erakusketa prestatzen ari dira antolatzaileak, eta herritarren laguntza eskatu dute, bilketarako.   Haur danborrada, iazko San Prudentzio festetan, Lazkaon. Arg.: Aimar Maiz Haurren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Erakusketak, Festak, Gizartea, haurrak, Jaiak, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta

Maria Oianguren: “Bakegintzan garrantzia emoten diegu izenei, biktimak nortzuk izan ziren”

2012/02/22
Nork
Maria Oianguren: “Bakegintzan garrantzia emoten diegu izenei, biktimak nortzuk izan ziren”

Aurrerapena Bonbardaketan hildakoak biktima legez aitortzeko, eta biktima horien zerrenda osotzeko lanean ari dira Gernika Gogoratuz eta Gernikazarra. Proiektua aurten amaitu gura dutela azaldu du Maria Oiangurenek (Gernika, 1966). Zelan hasi zineten bonbardaketako biktimen zerrenda osotzeko lanean? Aspaldi ezagutzen ginen elkarte bi gara, eta 2010. urtean hasi ginen proiektu honetan elkarlanean. Elkarte bien indarrak batzea eta proiektu honen alde egitea komenigarria zela ikusi genuen. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita elkarrizketa, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Nafarroaren konkistaren urteurrenean, ekimenak antolatu dituzte Ataunen

2012/02/22
Nork
Nafarroaren konkistaren urteurrenean, ekimenak antolatu dituzte Ataunen

Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ataun, bisitak, Gizartea, historia, Hitzaldiak, Kultura, nafarroa | Iruzkinak ezgaituta

“Bizkaiko historia ez ahazteko” kutxak banatu ditu Foru Aldundiak

2012/02/22
Nork

“Bizkaiko historiaren garrari eusteko eta ez ahazteko” helburuagaz, Zerutik sua dator dokuementala gordeta zuen kutxa emon zien atzo Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat erakundetako ordezkariei. Eusko Legebiltzarrak, Sabino Arana Fundazioak, Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Filmategiak hartu zuten, hain zuen, kutxa hori, Foru Jauregian egindako ekitaldian. Gernika-Bizkaia 1937-2012, 75 urte gogoan proiektuaren baitan grabatu zuten Zerutik sua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Agerraldia egingo du zapatuan Eraso Sexistei Stop! plataformak

2012/02/22
Nork

Emakumeenganako tratu duina eskatzeko eta erasotzailerik onartzeko prest ez direla azaltzeko, agerraldi publikoa egingo du Eraso sexistei Stop! plataformak zapatu honetan, Arrien aurrean. 11:30ean izango da agerraldia eta, besteak beste, konpromisoak eskatu gura dituzte, “indarkeria matxistaren ondorioak salatzea eta erantzutea denon ardura” delako. Hala, Gernika-Lumon indarkeria sexistarik onartuko ez dutela adierazi gura dute, eta erasotzaileak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Gehiengoa duen Gipuzkoako herrietan atez ateko bilketa ezarri nahi du Bilduk

2012/02/22
Nork

Donostian, Andoainen eta Oreretan zer gertatuko den ez dago hain argi, Bilduk ez baitu gehiengorik. Datorren urteko udaberrirako Bilduk gehiengoa duen udaletan atez ateko hondakinen bilketa sistema jada ezarrita egotea nahi du. Bihar Legorretan emango dute lehen urratsa, udalbatzarrean aurkeztuko dute-eta proposamena, eta Bilduk gehiengoa duenez, aurrera aterako da. Hondakinen inguruko auzia Gipuzkoako beste 34 herrietara eramango dute ondoren. Martxotik aurrera, Tolosan, Azpeitian, Zarautzen, Arrasaten, Oñatin eta Bergaran, besteak beste, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita ateko, atez, bildu, bilketa, Gizartea, hondakinak, Ingurugiroa, sistema, udala | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]