Urtero legez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarauzko Triatloiaren eta Munduko Surf Txapelketaren jarraipena bermatuko du. Diputazioak 27.000 euroko diru laguntza emango dio Udalari, probak antola ditzan. Ildo horretatik, 12.000 euro bideratuko ditu Zarauzko triatloia antolatzeko, eta 15.000 euro, berriz, surf probarako. Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Kirol eta Kanpo Ekintza diputatu Iñaki Galdosek eta Zarauzko alkate [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kirola, Nabarmenak | Iruzkinak ezgaituta
Araso industrialdea inauguratzeko ekitaldi jendetsua egin dute gaur goizean. Gonbidatu asko zeuden, haietako batzuk duela urte eta erdiko ekitaldian egon zirenak. 2009ko urriaren 26an inauguratu zuten Irungo industrialde handiena izango dena. Ekitaldi hartara erakunde guztietako ordezkari anitz hurbildu ziren, hala nola, Markel Olano ahaldun nagusia eta Jose Ramon Guridi Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko diputatua Foru [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Sabecoko langileen etorkizuna asteartean erabaki daiteke Udala eta Murias Center 4 Niessen merkataritza zentroko kudeatzaileak egingo duten bilkuran. ELAk adierazi duenez, espero du “alternatiba” bat ematea kalean geratzeko arriskua daukaten langileei. ELAk gogorarazi du astelehenean amaituko zaiela enplegua erregulatzeko espedientea langileei: “Hala eta guztiz ere, bai enpresak eta baita langileen ordezkari sindikalak ere dosierra luzatzeko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia | Iruzkinak ezgaituta
Udalak bere jardueran hainbat enpresa pribatu kontratatzen ditu udalari berari eta herritarrei zerbitzuak emateko. Zerbitzu horietatik, gutxienez sei “kontratu gabe zeudela” salatu du ezker abertzaleak gaur eguerdian egindako agerraldian.Legez kanpoko egoera horretan zeudenak, Mantenimenduan eta Hezkuntza eta Gazteri Sailean emandako hainbat zerbitzu dira, eta gutxienez irailetik ari dira eskaintzen talde abertzaleko zinegotziek salatu dutenez. Horren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Emausena bezaako dendetan bigarren eskuko arropa on asko aurki daiteke. (Argazkia: Mikel Goñi). Arropa bila dabilenak ez du diru asko gastatu beharrik. 35 euroren bueltan, goitik behera jantzirik ateratzeko aukera ematen dutelako hainbat dendek. Bigarren eskuko jantziak saldu eta gizarte proiektuak babesten dituzte, besteak beste, Emaus, Aukeran eta Oldberri dendek. Kazetari honek, arropa faltan zegoela, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita arropak, dendak, Ekonomia | Iruzkinak ezgaituta
Altzagako herrigunean dagoen Olagi jatetxe-sagardotegiaren alboan nekazalturismo berria egin dute, eta gaur aurkeztu dute nagusiek eta eskualdeko nahiz herriko agintariek. Olagi nekazalturismoak lau logela ditu –bat elbarrientzat egokitua–, bi ohekoak eta bainugela banakoak bakoitza. Sarreran egongela du, beheko su, mahai eta sukaldearekin. Sotoan sagardotegiaren instalazioak hazi dituzte, botilatzeko tresneria ipinita. Olagi nekazalturismoaren aurkezpen ekitaldian agintariak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, turismoa | Iruzkinak ezgaituta
Iraurgi Lantzenek ekintzailetasuna sustatzeko abiatu duen programaren baitan, hitzaldia antolatu dute datorren martxoaren 17rako (osteguna). Ekintzailetasunaren kontzeptu teorikoak eta praktikoak ezagutzera emango dituzte. Informazioa eskaintzeaz gain, bailarako bi ekintzaileren esperientziak gertutik ezagutu ahal izango dira. Hitzaldiaren bukaeran galderak egiteko aukera izango dute entzuleek. Azkoitiko Insausti Jauregian izango da hitzaldia, 15:00etan hasita. Hitzaldia irekia eta doakoa [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia | Iruzkinak ezgaituta
Elkarteko kideak aurkezpenean. Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com , Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da. D’elikatuz [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Herriak, merkataritza | Iruzkinak ezgaituta
Oarsoaldea Garapen Agentziak enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu du etzirako, euren Oiartzungo Mamuteko bulegoetan. Bertan Compite-Enpresa Ekimenak planaren gaineko informazioa jakinaraziko dute SPRIko eta Garapen Agentziako arduradunek hitzaldi baten bitartez. 10:00etan hasiko da eta bi ordu iraungo ditu. Parte hartu nahi dutenek enpresasustapena@oarsoaldea.net helbidera bidali dezakete e-maila edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deitu. Compite-Enpresa Ekimenak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita agentzia, Ekitaldiak, Ekonomia, enpresa ekimenak, garapen, Hitzaldiak, oarsoaldea, spri | Iruzkinak ezgaituta
Beasaingo eta Zumarragako osasun zentroetan greba egiten ari dira EAG Etengabeko Atentzio Gunetako langileak. Zerbitzuetan hainbat murrizketa egin ditu Osakidetzak, asteburuetan pediatria zerbitzua kenduz eta haurren arreta Etengabeko Atentzio Guneetako medikuen esku utziz. Larrialdi zerbitzuetako langile kopurua ere murriztu egin dute eta egungo langile kopuruarekin ez dela behar bezalako arretarik eskaintzen salatu dute langileek. Erabaki [...]
Irakurri gehiago
Bidalita beasain, Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Politika, zumarraga | Iruzkinak ezgaituta