LAB, CCOO, UGT, CNT, STEE-EILAS sindikatuek eta hainbat herritarren plataformek protestak egin dituzte hirian. Lan eskubideak, krisia eta murrizketak izan dira Maiatzaren Leheneko ardatza. LAB sindikatuaren manifestazioa Konstituzio plazan egindako agerraldiarekin bukatu zen. (Argazkia: Mikel Goñi) Milaka donostiar kalera irten ziren atzo, Langileen Nazioarteko Egunean, sindikatuek eta herritarren plataformek deituta. Mobilizazio ugari izan ziren, baina jende gehien batu zuena LABek antolatutakoa izan zen. Protesten ardatza lan eskubideak, krisia eta murrizketak izan ziren. Bulebarra bilakatu zuten aldarrikapenen gune nagusia. Kioskoa [...]
Domeka egun handia izan zen morgatarrentzat. Urtero legez, hainbat izan ziren Morgako Azokagaz zita hartu zuten inguruko biztanleak, eta egun batez, baserri giroko herriaren auzo handiena (Andra Mari) jendez gainezka egon zen. Erakusmahaiak goizean goiz zabaldu zituzten saltzaileek, baina eguerdira arte lasaia egoteko aukera izan zuten, 12:30etik aurrera heldu baitziren bisitari gehienak. Ordu horretatik aurrera, [...]
Gaur goiz eguerdi partean egin dute Larraitzen (Abaltzisketa) Aralarko larreak irekitzeko festa. Goizean goizetik sumatzen zen jende asko bilduko zela Zamaoko atsedenlekuan, eta halaxe izan da. 10:00etarako zabalik zeuden esku langileen eta bertako produktuen saltzaileen postuak, bainak 11:00ak alderako hartu du festa itxura Larraitzek. Gaurtik urriaren bukaerara arte 18.000 ardi eta 1.400 bat behi eta [...]
LAB sindikatuak deituta, maitzaren bateko mobilizazioen barruan Tolosan egin duten manifestazioan parte hartu dute Goierriko hainbat langilek. Langileon Euskal Herria helburu; lotu borrokari lemapean egin dute manifestazioa eta “bestelako Euskal Herri bat eraikitzeko beharra” azpimarratu dute. Inposaketen, murrizketen, eta erreformen aurkako oihuak ere entzun ahal izan dira eta egungo egoeraren aurrean “bide bakarra Euskal Herria [...]
UGT eta CCOO sindikatuek batera egin dute Langileen Eguneko manifestazioa. Eguerdiko 12:00etan abiatu dira Alderdi Ederretik, eta Erdialdeko kaleetan barrena krisiaren eta murrizketen kontrako leloak zabaldu dituzte. Banketxeen eta finantza entitateen aurkako mezuak ere oihukatu dituzte, batez ere, Askatasunaren Hiribidera gerturatu direnean.
Deba Beheko Industrialdea SA elkarteak bukatu du Mutrikuko Mijoa II I ndustrialdearen zabalkuntza-lanen lehen fasea, 6,1 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Zati hori bukatuta, eskualdeko enpresa sareak eskura ditu 5.168 metro karratuko azalera duten bederatzi nabe modular berri.
Milaka lagunek hartu dute parte LAB sindikatuak deitutako eskualdeko manifestazioan. Besteak beste, Juan Karlos Izagirre alkatea, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide edota ezker abertzaleko kide Joseba Permach bertan izan dira. Erreformen eta krisiaren aurkako oihuak nagusi izan dira Erdialdeko kaleak zeharkatu dituen mobilizazioan.
Gipuzkoako Langabeen Batzarrak deituta, 30 bat lagunek elkarretaratzea egin dute eguerdian Okendo kaleko Lanbideren bulego aurrean. Ekintza honen bidez, “enplegu zerbitzuaren ekimen faltaren ondorioz, ehunka familiak bizi duten egoera larria” salatu dute.
STEE-EILAS sindikatuak, “Dirurik ez da falta, lapurrak soberan!” leloarekin, diru publikoaren erabilera egokia aldarrikatu du Langileen Nazioarteko Egunean.
Plazandreok plataformako kideak deituta, hamarnaka feminista bildu dira Ijentea kalean Maiatzaren Lehena dela-eta. Krisiari erreferentziak nagusi diren aurtengo aldarrikapen egunean, Islandiako banderak ikusi ahal izan dira herrialde horretako agintarien epaiketagatik, eta, Ainhoa Beola zinegotzi ohiak azaldu duenez, “herrialde horretan emakumearen egoera hobea delako”.
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.
Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.
Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako