Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEko zinegotziak Zero Zabor taldeari «tranpa egitea» egotzi dio, eta zaborraren kudeaketaren inguruan eztabaida «argi, garden eta leiala» irekitzeko deia egin du. Egunkari honek joan den astean kaleratu zuen albiste bat Zero Zabor taldeak zaborraren kudeaketaz duen iritziari buruz, eta erantzun gisa egin ditu adierazpen horiek zinegotzi sozialistak. Dubreuilen iritziz, Zero Zabor [...]
Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEko zinegotziak Zero Zabor taldeari «tranpa egitea» egotzi dio, eta zaborraren kudeaketaren inguruan eztabaida «argi, garden eta leiala» irekitzeko deia egin du. Egunkari honek joan den astean kaleratu zuen albiste bat Zero Zabor taldeak zaborraren kudeaketaz duen iritziari buruz, eta erantzun gisa egin ditu adierazpen horiek zinegotzi sozialistak. Dubreuilen iritziz, Zero Zabor [...]
Oreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egin zuten protesta dagoeneko ikus daitezke Interneten .
Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak udal agintariekin, gaur goizean. Ordiziako Udalak gaur goizean banatu ditu Ipar-Hego kooperazio programaren diru laguntzak. Urtarrileko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak diru eskaera egin zuten 19 proiektuetatik 9ri laguntza ematea, eta gaur jaso dute laguntza hori bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek. Udalak 95.000 euro banatu ditu bederatzi proiektu horien artean. Kooperazio [...]
Urteko lehen hilabetean, 822 langabe berri zenbatu dituzte Lanbideren hiriko zerrendetan. Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, urtarrila 10.628 langaberekin amaitu zen Donostian. Hau da, urteko lehen hilabetean, 822 donostiarrek lanpostua galdu eta izena eman zuten Lanbideko zerrendetan. Zenbaketaren emaitza berez txarra da, baina are gehiago, iazko kopuru altuena –10. 418 langabe– ere gailentzen duelako. Azken urteetako daturik txarrena eman du, beraz, urtarrilak. Enpleguarentzat oso hilabete [...]
Udal gobernu taldeko zinegotziak, elkarrekin hizketan. Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, [...]
Beasaindik Ezkio-Itsasorako zatiari hasiera ematen dion tunelaren sarrera. Arg: G.Aranburu Abiadura handiko trenaren lanetako lehen harria jarri dute goizean Ezkio-Itsason. Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuko ordezkariak parte hartu dute ekitaldian. zati horretan lanean hasita, hamalau dira guztira Gipuzkoan lanean ari diren zatiak. Ezkio-Itsasoko zatiak 2,8 kilometro izango ditu, eta Arriolaren arabera, [...]
Beraiek dutenaz gain, eskualdeak arazo bat duelaren kontzientziazio lana egin gura dute Inamako langileek. Horretarako, kanpalekua ipini dute gaur, enpresa kanpoan. Zehaztu bako denbora tartean izango dira han, “kontratuak iraungitzeko enpresak aurkeztutako espedientearen gainean zein erabaki hartzen duten jakin arte, gitxienez”, langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Ekimen horren bitartez mezu zehatza emon dura diote [...]
CAFeko enpresa batzordeak, azken aste eta hilabeteetan hildako bi lankide omendu ditu gaur, ordubeteko lanuztearekin. Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura izan da, eta minutuko isilunea eta lore eskaintza ere egin dituzte. Abenduan hil zen Paco Gonzalez eta aste honetan joan den Antton Irizar lankideak gogoratuko dituzte horrela. 10:00etatik 11:00etara egin dute elkarretaratzea, CAFeko Beasaingo sarrera [...]
Andres Urbizu arrautzak makinan jartzen Andres Urbizu zegamarra beti izan da berritzailea. Gaztetan Zegamako paper fabrikan lan egin zuen, eta hura itxi zutenean ogiak banatzen ibili zen. Gero oilaskoak jarri zituen baserrian, eta gazta ere egiten zuen. Herrian denda bat eduki zuen, baina negozioa eskualdatzeko erabakia hartu zuen handik denbora batera. Aspalditxoan oiloak hazten ditu [...]
Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]
Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko
Urtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]
Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]
Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]