Antzerkia

Antzerkia, zirkua, musika eta papera nahastuko ditu ‘Plecs’ ikuskizunak

2014/12/17
Nork

Ostiralean, 18:00etatik aurrera, Enfila’t: Caer, TNC eta Cir-que o!–Pirineos de Circok ekoitzitako lana oholtzaratuko dute Niessenen. Obran, lau pertsonaiak elkarrekin topo egiten dute eta elkarrengandik banantzen dira paperezko eszenatoki batean. Partiturari jarraitzen ahalegintzen dira, soka, tekla, hodi eta guraizeen artean; eta orduan hondoko oihaletik, isiltasunetik, gailua, eszenatokian zehar amiltzen da, oldarkor. Arrisku handiz kulunkatzen da [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Kultura, Niessen, plecs | Iruzkinak ezgaituta

Orratxek ‘Hariak’ antzezlana oholtzaratuko dute bihar Niessenen

2014/12/15
Nork

Lezoko antzerki taldearen obrarik berriena emango dute bihar, 10:00etatik aurrera. Errenteria-Oreretako Udal Euskaltegiak antolatu du antzezlana, eta gonbidapena kulturguneko leihatilan hartu daiteke bihar goizean.

Irakurri gehiago

Bidalita Agenda Errenteria-Orereta, Antzerkia, hariak, Kultura, Niessen, orratx!, udal euskaltegia | Iruzkinak ezgaituta

‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlana da igandean, Getarian

2014/12/11
Nork

Igandean, 19:00etan, Aitziber Garmendiak eta Iker Galartzak, Getariako Iturzaeta Eskolako aretoan Ondoko hilobiko tipoa antzezlana eskainiko dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Kultura, laburrak | Iruzkinak ezgaituta

‘Funamviolistas’ Max Sarietako errebelazioa izan den antzezlana Niessenen izango da

2014/12/11
Nork

Max Sarietan antzezlan errebelazioaren saria jaso zuen The Funamviolistas ikuskizuna Errenteria-Oreretara iritsiko da igandean. Antzezlana 19:30ean hasiko da, Niessenen. Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira antzezlanaren oinarriak. Hiru aktoreek musika, dantza, umorea eta antzerkiaren ez ohiko nahasketa egiten dute. Sarrerak gaur eta bihar eros daitezke, Niessengo leihatilan, 18:00etatik 20:00etara. Egunean bertan, ordubete lehenago eros daitezke, zortzi euroren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Agenda Errenteria-Orereta, Antzerkia, Kultura, the funamviolistas | Iruzkinak ezgaituta

Badator Olentzero! izeneko ikuskizuna antolatu dute abenduaren 19rako Azpeitian

2014/12/10
Nork

Azpeitiko Kultur Mahaiak herriko hainbat taldeekin antolatutako ikuskizuna da abenduaren 19koa. Saioa 19:00etan izango da Soreasu Antzokian. Bi istorioetan oinarritutako antzerki bat izango da: “Alde batetik Olentzero eta Maridomingi izango ditugu eta bestetik Azpeitiko familia bat. Bertan bi istorioak elkartuko dira” argitu dute ikuskizunaren antolatzaileek. Antzerkiaz gain, dantza, abestiak eta musika ere izango dira bertako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Azpeitiko Kultur Mahaia, Badator Olentzero!, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Berri Txarrak, Gatibu eta Ruper Ordorikak kontzertuak eskainiko dituzte hirian

2014/12/10
Nork
Berri Txarrak, Gatibu eta Ruper Ordorikak kontzertuak eskainiko dituzte hirian

Arte eszenikoen neguko programazioa aurkeztu dute Donostia Kulturako arduradunek; musika, antzerkia eta dantza izango dira ardatz nagusiak 2015ean ere. Jon Aizpuru, Josemi Beltran, Nerea Txapartegi, Norka Chiapuso eta Miguel Martin, gaurko aurkezpenean. (Argazkia: Estitxu Zabala) “Beste behin ere liluratzeko moduko programazioa osatu dugu”, aipatu du Nerea Txapartegi udaleko Kultura arduradunak. Izan ere, datorren urteko neguko hilabeteetan Donostia Kulturak izango duen egitaraua aurkeztu dute gaur goizean, hainbat arduradunek; hau da, neguko arte eszenikoen programazioa. Txapartegik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, antzoki zaharra, Dantza, ikuskizun, kultur etxe, Kultura, Musika, opera, Viktoria Eugenia | Iruzkinak ezgaituta

Asteburuan, ‘Potologuak’

2014/11/29
Nork
Asteburuan, ‘Potologuak’

Nagore Aranburu, Mikel Pagadi eta Egoitz Lasa aktoreak. (Argazkia: Donostia Kultura) Bodologuak-ekin nahikoa ez, eta oraingoan Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu Potologuak botatzeko asmoz elkartu dira. Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme-alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana azpiko arropa garbiekin ez bazara joaten zer gertatzen da? Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira Potologuak ikuskizun berrian. Gaur, larunbata, eta bihar, igandea, Lugaritz kultur etxean izango dira. Larunbatean 20:00etan hasiko da emanaldia, eta igandean, 19:30ean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Kultura, Potologuak | Iruzkinak ezgaituta

Haurrentzako euskarazko antzerkia, larunbatean, Amuteko elkartean

2014/11/28
Nork

Patata Tropikala antzerki taldeak Zapata gorriak haurrentzako obra taularatuko du larunbatean, hilak 29, Amute-Kostako Auzo Elkartean, 17:30etik aurrera. Neguko Jardunaldien barruko ekitaldia da, doan.

Irakurri gehiago

Bidalita agenda, Agenda Hondarribia, Antzerkia, patatatropikala, zapatagorriak | Iruzkinak ezgaituta

Muxikako emakumeek ‘Gure etxe bakarra’ lana antzeztuko dute Nabarnizen

2014/11/27
Nork
Muxikako emakumeek ‘Gure etxe bakarra’ lana antzeztuko dute Nabarnizen

Zapatuan (azaroak 29) izango da emanaldia, Nabarnizko Andra Mari elizan, 20:00etatik aurrera. Sarrerak hiru eurotan salduko dituzte. Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruz ariko dira muxikarrak antzerki xume, baina eder baten. Hiru neskatilek abiaraziko dute istorioa argazki zahar batzuk aurkitzean. Neskatila horiek amumari galdezka hasiko dira, lehengo bizimodua ezagutu asmoz.

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Kultura, Nabarmenak | Iruzkinak ezgaituta

Haurrei zuzendutako ‘Orsai, jokoz kanpo jolasean’ antzerkia eskainiko dute Lizeo Antzokian

2014/11/26
Nork
Haurrei zuzendutako ‘Orsai, jokoz kanpo jolasean’ antzerkia eskainiko dute Lizeo Antzokian

Malas Compañias antzerki taldeak domekan (azaroak 30) eskainiko du etxeko gazteenei zuzendutako Orsai, jokoz kanpo jolasean antzerkia. Lizeo Antzokian izango da, 17:00etatik aurrera. Bazkideek 3,75 euro ordaindu behar dituzte, eta aginontzekoek bost euro.

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, gernika-lumo, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)