Tolosako Alpino Uzturre Elkarteak datorren iganderako, maiatzak 13, mendi irteera antolatu du. Txangoa Gernika – Gaztelugatxe izango da. Maiaga (403 metro), Sollube (686 metro), Garbola (487 metro) eta Burgoa (452 metro) mendiak igoko dituzte. Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Iraupena 7 ordu ingurukoa izango dela aurreikusten dute. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, mendia, Paperekoa, tolosa | Iruzkinak ezgaituta
Auzoko euskara elkarteak antolatuta, hirugarrengoz, Egia Euskaraz Eguna ospatuko dute, etzi. Ekimen nagusia egiatarrek grabatuko duten ‘lip dub’-a da. 2010an ospatutako Egia Euskaraz Eguneko erromeria. (Argazkia: Egia Euskaraz) Ahalik eta jende gehien euskararen inguruan inplikatzeko asmoz, aurten lip dub -a egitea bururatu zitzaien Egia Euskaraz Egunaren antolatzaileei. “Boladan daude. Santutxuko Euskara Astean egindakoa gustatu zitzaigun, eta hori da guk lortu nahi duguna”. Ezer jakin gabe murgildu ziren egitasmoan. “Zer den, nola antolatzen den, nola grabatu… Inprobisatzen, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Alain, Bizi, Egia, eguna, Euskara, festa, Gizartea, jaia, lip dub, Paperekoa, urizar | Iruzkinak ezgaituta
Ibilaldi luzea egingo dute larunbatean, hilak 12, Ordiziako Mendizaleak elkartekoek. Ordiziatik Debara joango dira, aurrez Murumenditik, Beizamatik, Azpeitiatik eta Itziartik pasa ondoren. Ordu askoko ibilaldia denez, 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, irteera, Kirola, ordizia | Iruzkinak ezgaituta
Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz herritik eta Usabide menditik pasatuko dira. Ibilbidea bost ordukoa izango da. Bukaeran bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean. Irteera hurrengo larunbatean, hilaren 19an izango da, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, azken, Ekitaldiak, irteerak | Iruzkinak ezgaituta
Muxikako Udalak herriko gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa bat antolatu du, eta izena emoteko epea hilaren 15ean zarratuko dute. Lehiaketa bi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Zubietaerrota eraikineko liburutegian aurkeztu beharko dituzte lanak interesatuek. Antolatzaileek sei mailatan banatuko dituzte parte hartzaileak, eta marrazkia egiteko ez dute gairik jarri. Hala, artista gazteek gura duten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Leihaketak, Zubietaerrota | Iruzkinak ezgaituta
Mendizaleek Ereño ezagutzeko aukera paregabea izango dute domekan, Ereñoko lehenengo mendi martxan. Izena aurretiaz emoteko epea zarratu dute dagoeneko, baina probaren egunean be izena emoteko aukera izango dute interesatuek, gehinezko parte hartzaile kopurua gainditu ezean. Ibilbide luzeari 08:30ean emongo diote hasiera Arita Berri jatetxearen ondotik, eta ibilbide laburraean parte hartu gura dutenek, bestalde, 10:00etan hasiko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Herriak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
XIV Orduak probaren osasun zerbitzuaz 1986tik arduratzen da Tolosaldeko Gurutze Gorria. 60 pertsona inguru aritzen dira: hiru mediku, bost erizain eta beste guztiak osasun teknikoak. Ia denak Tolosaldekoak dira, eta Lasartetik bost bat boluntario gehitzen zaizkie. Azpiegiturei dagokionez, bi anbulantzia, bost noranahiko ibilgailu, asistentzia denda bat, eta kamioi-ospitalea erabiltzen dituzte. Tolosaldeko Gurutze Gorria «Antolakuntza handia [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kirola, mendia, Paperekoa, XIV ORDUAK | Iruzkinak ezgaituta
Manuel Goikoetxeaundia, Mendizalea Iraupen luzeko ibilaldi ugari egindakoa da Lizartzan jaiotako Manuel Goikoetxeaundia. Bere 73 urterekin, XIV Orduak 6-7 aldiz eginak ditu. Berarentzat probak ez du zailtasun handiegirik, «laua baita». Kilometro ugari dituela aitortzen du, baina, ez dela etsi behar dio. Ezin esan berria zarenik iraupen luzeko ibilaldietan. 6 edo 7 aldiz egin dut XIV Orduen ibilaldia. Villabonako Aizkardi elkarteak antolaturikoa ere maiz egin dut, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, elkarrizketa, Kirola, mendia, Paperekoa, XIV ORDUAK | Iruzkinak ezgaituta
Lekeitioko Dzanga taldeak antolatuta, hiru egunetako kayak-surf topaketak egongo dira asteburuan Lekeition. Ibilbide desberdinak antolatuko dituzte eta materiale guztia jarriko dute eskura, nahi duten guztiek parte hartu ahal izateko. Topaketetako izen emotea zapatuan 10:00etan egingo da. «Parte hartzea zabalik dago piragua kirola atsegin duten guztientzako», esan dute antolatzaileek.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, kayak, Kirola, Lekeitio, Surf, topaketak | Iruzkinak ezgaituta
Markina-Xemeingo Udalak eta aisialdi lantaldeak Olgetan udaleku irekiak aurkeztuko ditu bihar, 20:00etan, kultur aretoan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, maiatzaren 11tik 25era egongo da aukera udalekuetan izena emateko, eta begirale moduan lan egin nahi dutenek be epe berean aurkeztu beharko dute kurrikuluma. Udalak, herriko guraso guztiei eta begirale moduan lan egin nahi dutenei batzarrean parte-hartzeko dei egin die.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Markina-Xemein, olgetan, udala, udalekuak | Iruzkinak ezgaituta