Herriko festak antolatzen hasteko asmoa dauka udalak. Horregatik, «aurtengo Bartolome Deunaren Jaiak antolatzeko asmoarekin, hilaren 22an, Festa Batzordea osatzeko bilera egingo dugu». Batzarra 19:00etan hasiko da, Amezketako udaletxeko balioanitzeko gelan. Udaletik herritarrak eta herriko elkarte guztiak gonbidatu dituzte batzarrera.
Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren ordez, udalekuak eskainiko ditu Majorik 09:00etatik 13:00era. Gosaltzeko, bazkaltzeko eta zaintza zerbitzua ere eskainiko ditu. Udako kanpaina ekainaren 25etik uztailaren 20ra [...]
Urdaburuk mendi irteera egingo du larunbatean, eta horrekin bukatuko du Valdorba-Andia abelbidea. Azken ibilbidean Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta amaitutakoan bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean.
Xabier Irureta margolariak, besteak beste, Zumaia eta zumaiarrak irudikatu ditu bere koadroetan (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal) «Gure gazte garaian industrialdera jo behar izan genuen lan egitera. Gutxi batzuek zuten ikasketak egiteko aukera. Nik txikitatik izan dut arte ederretarako zaletasuna, baina erretiroa hartu nuen arte ez nion afizioari heldu». Jardunari berandu heldu bazion ere, ekoizpen etengabea izan [...]
Hurrengo astean Restaurant Week ekimena abian jarriko dute. Bisitari nahiz bertokoentzat bertako jatetxeetako jakiak dastatu eta euskal gastronomiaz gozatzeko aukera eskainiko dute ohi baino prezio merkeagoan. Donostia Turismoak sustatu duen ekimenaren bidez, nahi duenak, uda sasoiaz kanpo, menu erakargarri bat izango du 25 euroren truke (%8ko BEZa erantsi gabe). Menu eskaintza maiatzaren 21etik ekainaren [...]
2Daide egitasmoan biltzen diren gazte antxotarrek Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako (hilak 18). Pasaiako euskara eta inmigrazio sailaren laguntzaz antolatu dute jaia Izan ere, 2Daide, ikasketa eta zerbitzu solidarioen metodologiarekin lan egiten den egitasmo bat da, aisialdiko ekintzak antolatuz. Erretiratuengan pentsatu dute oraingoan gazteek, eta horretarako Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako. Jaia Axular plazan egingo [...]
Oria Merkatarien Elkarteak Pariserako bidaia zozketatu zuen atzo. Zenbaki saritua 08804a izan zen, eta txartel hau duen bezeroak bi lagunentzako bidaia irabazi du Frantziako hiriburura, gastu guztiak ordainduta. Villabonako merkatarien elkartetik azaldu zutenez, irabazleak zenbakia aurkezteko bi asteko epea izango du, denbora horretan txartelik ez baldin bada azaltzen, saria ez litzateke banatuko. Atzoko zozketan irten [...]
Asteasun, urtero bezala, San Isidro eguna ospatzen ari dira. Goizean, lehenik eta behin meza izan dute, eta ondoren, proba lekuan erakustaldia izan dute. Lehenengo, Joxe Barriolaren idi parea eta atzetik, Andoni Mendizabalen zaldia ikusi ahal izan dituzte bertaratuek. 14:00etan, baserritar guztiek, Sarasola sagardotegian izan dute bazkaria. Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin, eta erromeria, [...]
Tolosako Udalak bederatzi begiratoki berri jarri ditu herriko hainbat puntutan, datu historiko nahiz artistikoekin. Tolosaren 750. urteurrenaren harira martxan jarritako egitasmoarekin jarraitu nahi izan du udalak, eta berrikuntza moduan, Tolosako Ingurumen Zentroak bisita gidatuak eskainiko ditu. Bisita hauek, Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleei begira antolatu dituzte batetik, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei begira, bestetik. Azken [...]
Iragan Ostiralean Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako LH1 eta LH 2 mailako ikasleek irteera egin zuten Zizurkil Gora. Txanelako Goazen mendira gaia lantzen ari direnez, txango hau egitea erabaki zuten naturako elementuak hobeto aztertu ahal izateko. Primeran pasa zuten denek, eguraldi ezin hobea izan baitzuten.
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.
Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.
Ibarrako Udalak eginiko azken osoko bilkuran hiri antolaketarako plan orokorraren tramitazioa eteteko erabakia hartu zuen, prozedura berri baten bitartez plana zehazteko helburuarekin. Bada, «herriko lurrak nola erabili» definitzeko planaren prozesua parte hartzailea izango da, eta gaur bertan emango zaio hasiera. Izan ere, herritarrak deitu ditu udalak plan orokorra definitzeko prozesuan nola parte hartu azaltzeko. Ibarrako