Urtarrilean Ereñozarrera joan ziren Berbalagunekoak Otsaileko mendi irteera Fruizera egingo du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Zapatu honetan joango dira, eta 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe aurrean. Oraingoan 15 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute. Zapatuko mendi irteeran parte hartu gura duenak AEK-k Gernika-Lumon dituen bulegoetan edo udal euskaltegian emon beharko du izena.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta
Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni eta Mari Carmen Frutos izan dira garaile, eta Maribi Ziganda eta Pili Ruesgas bigarren; eskoban, berriz, Esperanza Encinas eta Mari [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, emakume, Paperekoa, txapelketa | Iruzkinak ezgaituta
Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Aralar, Kirola, mendia, ordizia, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, umeentzako egun erdiko irteera egongo da domekan, Aulestiko Iluntzar mendira. 09:30ean izango da irteera , Kai aurretik, eta eguraldiaren arabera, Aulestira, Narira edo Nabarnizera joango dira autoz, eta gero Aulesti-Iluntzar-Aulesti-Nabarniz ibilbidea egingo dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta
Alaitasunaren eramaileak izeneko oinarrizko ikastaroa emongo du Cristobal Gutierrez CAI Haurraren Arima Zaintzeko ekimenaren bultzatzaileak martxoaren 6tik 9ra, Lekeition. Parte hartzaileek umearen arimara hurbildu eta berau zaintzeko funtsezko ezagutza lortuko dute. Ordutegi bi izango ditu ikastaroak, aukeran: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Ikastaroa gurasoei zein guraso ez direnei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duenak bi epe [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ikastaroak | Iruzkinak ezgaituta
Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bixi-Bixi, Gizartea, ikasleak, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten. Bertso bidezko informazio transmisioa lantzeko, museoko erakusketa iraunkorrean dauden bertso batzuk aztertu zituzten, eta belaunaldien artekoa lantzeko bideo batzuk ikusi eta entzuteko aukera izan zuten umeek.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Ormaiztegi | Iruzkinak ezgaituta
Iaz ere Seguran egin zuten Gipuzkoako finala Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala datorren larunbatean jokatuko dute Seguran, eta bertan Goierriko 33 bikotek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiagok. Herrialde osoa kontutan hartuta berriz, 120bat bikote elkartuko dira Seguran musean jokatzeko. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak jakitera eman duenez, Goierrin aurten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Euskal Herriko Mus Txapelketa, gipuzkoa, Gizartea, Kultura, Paperekoa, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Bermeoko ikastetxeetako gazteak kalejiran urten dira, herriko kaleetatik. 11:00etan hasita, eguerdira arte egin dute kalejira, eta ostean, Lameran batu dira ikasleak. Han musikagaz dantza egiteko aukera izan dute batutakoek.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Argazki galeriak, Inauteriak | Iruzkinak ezgaituta
Aspaldiko tabernan Sreek famatuaren mundua irudikatu dute Martitzen inauterietako egunagaz batera, Bermeoko tabernen eta denden mozorro lehiaketaren irabazleak ezagutarazi ditu udalak, gaur eguerdian. Epaimahaiko kideak eguerdira arte ibili dira taberna eta denda parte hartzaileak ikusten, eta ahobatez erabaki dituzte irabazleak: Aspaldiko taberna eta Urrats Oinetakoak denda. Aspaldiko taberna Sreek famatuaren mundua irudikatzeagatik, eta Urrats denda [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bermeo | Iruzkinak ezgaituta