Aiete

Miguel Gallastegi: “1943an ezagutu nuen txoko hau, eta osasunak uzten didan arte jarraituko dut etortzen”

2014/06/21
Nork
Miguel Gallastegi: “1943an ezagutu nuen txoko hau, eta osasunak uzten didan arte jarraituko dut etortzen”

Juan Karlos Izagirre Alkateak txapela jarri dio Miguel Gallastegiri. (Argazkia: Agurtzane Altuna) Miguel Gallastegi pilotariari omenaldia egin diote Aieten. Miramongo frontoian bere omenezko plaka bat jarri dute, eta Donostiako Udalak eskainitako txapela ere jantzi diote. Ohi baino jende gehiago zegoen gaur Aieteko Pakea plazaren alboan dagoen frontoian. Plazaren izena jakin gabe ere, lasaitasun bila, bake bila igotzen da Miguel Gallastegi Erdialdetik txoko honetara. Baina gaur festa giroa izan da nagusi. Izan ere, dagoeneko auzokotzat hartzen duten Aieteko bizilagunek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, Hiria, Kirola, Miguel Gallastegi, Miramongo frontoia, omenaldia, pilota | Iruzkinak ezgaituta

Miguel Gallastegi pilotari ohia omenduko dute Aieten

2014/05/26
Nork
Miguel Gallastegi pilotari ohia omenduko dute Aieten

Miguel Gallastegi pilotari ohia, Aieteko Pakea plazako frontoian. (Argazkia: Agurtzane Altuna) Ekainaren 21ean jai giroan egingo diote Gallastegiri omenaldia, Miramongo anfiteatroko frontoian, pilotariak egunero goiza igarotzen duen lekuan bertan. Ez da auzokoa, baina Aieteko hainbat auzotarrentzat dagoeneko ohorezko bisitari bihurtu da Miguel Gallastegi (Eibar, 1918), pilotari ohia. Izan ere, osasunak uzten badio behintzat, egunero joaten da Gallastegi Aietera. Pakea plazan autoa utzi eta inguruan ibiltzen da paseoan. Atseden hartu behar duenean, berriz, anfiteatroko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, frontoia, Hiria, Miguel Gallastegi, omenaldia | Iruzkinak ezgaituta

Aieteko osasun etxe berriaren aldeko pausoak emateko eskatu dio EAJk udal gobernuari

2014/05/21
Nork
Aieteko osasun etxe berriaren aldeko pausoak emateko eskatu dio EAJk udal gobernuari

Eneko Goia, EAJko bozeramailea. (Argazkia: Agurtzane Altuna) Eusko Jaurlaritzarena da eskumena, eta onartua du Aietek osasun etxe bat behar duela. Orain, kokalekua zehaztea faltako litzateke. Gaur egun, Donostiako Udalak 12 lursail eskaini dizkio Jaurlaritzari, egokiena aukera dezan. Jeltzaleentzako, ordea, eskaintza hori ez da nahikoa; “Udal gobernuak gehiago inplikatu beharra dauka Aieteko osasun etxearen auzian. Eusko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, EAJ, Eneko Goia, Hiria, Osasun etxea | Iruzkinak ezgaituta

Erretiratuek Aieteko gainean pasatuko dute goiza

2014/04/03
Nork

Noizbehinka txangoak antolatzen dituzten Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek, eta hurrengo larunbatean, hilak 12, Aiete gainera joango dira, eta jauregiaren azpian dagoen kulturgunea ere ikusiko dute. Anfiteatrotik barrena, Miramongo basotik pasatuko dira, eta handik Anoetara jaitsiko dira. Horretarako, Gaztañoko Topo geltokian geratu dira, 08:45ean, eta nahi duenak parte har dezake. Gero, Amarako geltokitik barrena igoko dira Aietera, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita agenda, Agenda Errenteria-Orereta, Aiete, Aisia, erreteriatuak, goiza, laburrak, Laburrak Errenteria-Orereta, pasatu | Iruzkinak ezgaituta

Lauroba eta Howdy talde donostiarrek Aieteko parkea girotuko dute

2014/03/24
Nork
Lauroba eta Howdy talde donostiarrek Aieteko parkea girotuko dute

Musika Parkean jarduerari hasiera emango dio apirilaren 12ko kontzertuak; bosgarren urtez jarraian, sei ikuskizun antolatu dituzte Donostia Kulturak eta Euskadiko Elkarte Filarmonikoak, ‘Belarra zapaldu’ lelopean. Donostia Kulturako Jon Aizpurua eta Euskadiko Elkarte Filarmonikoko Xabier de la Maza. (Argazkia: E. Zabala) Musika Parkean abiatzear da aurten ere. Aurreko lau urteetan bezalaxe, hiriko sei parketan emanaldi berezi bana antolatu dute Euskadiko Elkarte Filarmonikoak eta Donostia Kulturak, Zapaldu belarra lelopean. “Parkeak ikusteaz gain, beraietaz beste era batera gozatzea da helburua, hainbat herritan egiten duten moduan”, azaldu du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, Aisia, Egia, Kultura, Miramar, Musika Parkean, Txomin Enea, Ulia, Urgull | Iruzkinak ezgaituta

Aiete “bazterrera utzitako auzoa” dela salatu du PSE-EEk

2014/03/11
Nork
Aiete “bazterrera utzitako auzoa” dela salatu du PSE-EEk

Morlans eta Aiete lotuko lituzkeen igogailuaren maketa. Aieteko Lantxabe auzo elkartearekin bilera asko egin dituztela adierazi du Ernesto Gasco, zinegotzi sozialistak. Auzoaren alde “etengabe lanean” diharduten herritarren ahalegina nabarmendu du Gascok, eta udal gobernuari ahalegin hori ez ikustea leporatu dio. “Legealdi honetan Bilduk ez du Aieten ezer egin; bazterrera utzita dagoen auzoa da”, esan du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, Hiria, igogailua, Munto, Politika, PSE-EE | Iruzkinak ezgaituta

Literatura eta Zinema Zikloa abiatuko dute Aieten ostegunean

2014/01/14
Nork
Literatura eta Zinema Zikloa abiatuko dute Aieten ostegunean

Ramon Saizarbitoria idazlea eta euskarazko literaturaren gorakada izango dira lehen literatur solasaldiko protagonistak. Ramon Saizarbitoria. Aieteko kultur etxeak urteroko Literatura eta Zinema Zikloari hasiera emango dio ostegunean, Lantxabe Auzo Elkartearen eskutik. Hain zuzen ere, Ramon Saizarbitoria izango da lehen eguneko protagonista, Martutene nobelarekin Euskadi Saria irabazi berri duen idazle donostiarra. Lola Arrietak gidatuko du literatur solasaldia, eta bertan, azkenaldian euskarazko nobelek lortu duten kalitatea eta gorakada nabarmenduko dute. Azken [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, kultur etxe, Kultura, Lantxabe, martutene, solasaldi | Iruzkinak ezgaituta

Isiltasuna eta konspirazioari buruzko ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideen Etxean

2014/01/10
Nork

Ikastaroa, besteak beste, osasunaren, hezkuntzaren edota gizarte gaien alorrean nahiz oroimen historikoaren arloan lan egiten duten profesionalei dago zuzendua. Donostiako udaleko Giza Eskubideen sailak eta Osasun Mentalaren Elkarteak bi eguneko iraupena duen ikastaroa antolatu dute familietan isildutako traumak aztertzearen garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin, dela alor familiarrean dela profesionalean emandakoak. Ikastaroak isiltasuna landuko du, belaunaldiz belaunaldi gatazka desberdinetan erabili izan den estrategia, alegia. Esaterako, Gerra Zibilean; izan ere, isiltasunaren bidez ondorengoei zauri asko transmititu izan dira. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, Giza Eskubideen Etxea, Gizartea, Hiria, Politika | Iruzkinak ezgaituta

The English School eta Aitor Ikastola izango dira Haur Danborradako protagonistak

2013/11/28
Nork
The English School eta Aitor Ikastola izango dira Haur Danborradako protagonistak

Haur Danborradari buruzko xehetasunak finkatzeko bilera egin dute gaur, 18:00etan, Viktoria Eugenia Klubean. Bertan, 2014ko Haur Danborradako pertsonaiak eramango dituen ikastetxea zein izango den zehazteko zozketa egin dute, eta The English School ikastetxeari egokitu zaio ohorea. Easo Ederra, Jenerala eta damak, besteren artean, ikastetxe honetako ikasleen artean aukeratuko dituzte. Danbor Nagusia txandakatuz aukeratzen dute urtero, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, Aitor ikastola, Egia, Gizartea, Hiria, Jaiak, The English School | Iruzkinak ezgaituta

Hainbat herrialdetako alkateek hartuko dute parte Bake konferentzian

2013/09/09
Nork

Gaur aurkeztu dute urriaren 10 eta 11n egingo duten Bakearen aldeko Alkateen Konferentzia, Aieteko Bakearen Etxean. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda oraindik zehaztu gabe dagoen arren, asko dira Donostiara etorriko direla baieztatu duten alkateak. Urriaren 10ean Aieteko Jauregian egingo dute jardunaldien aurkezpena, baina mahai inguru eta hitzaldiak Kursaalen egingo dituzte. Hiru ataletan banatuko dituzte saioak. Lehen taldean, gatazken konponbideetan adituak diren hainbat pertsona elkartuko dira. Beste talde batean, gatazkak bizi dituzten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aiete, alkatea, Bake konferentzia, Bakearen Etxea, Hiria, izagirre | Iruzkinak ezgaituta

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)