Edukira joan

Hitza.info

herri informazioaren leihoa
2008ko uztailak 6, Igandea

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

AMOROTO  |  Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

2008-07-05 | 13:30:24

Gogor eta berezi, sanmartinen azken txapa dator bizi

Atzo baserri jolasetan ibili eta gauean kontzertuak ikusi ostean, gaur hirugarren adinekoek bazkari herrikoia eduki dute

Hiru egunez dago Amoroto jaian murgilduta eta denbora guzti honetan herritarrak batak besteak baino giro hobeagoa piztu dute herriko plazatik hasi eta herriko beste muturreraino. Atzo gauean kontzertuak egon ziren frontoian eta gaur, hirugarren adinekoek bazkaria egin dute Kultur Etxean.

Ez du erantzunik

ALEGIA  |  Tolosaldeko Hitza

2008-07-05 | 13:02:54

Ugaitz Renobalesek 22-17 galdu zuen Elgetako finala Mikel Urrutikoetxearen aurka

Lau térdian jokatu zen atzo gauean Elgetako Txapelketa

Urduri hasi zen Ugaitz Renobales (11-1). Ondoren partiduari buelta emango ziola zirudien (17-15). Baina sake bat huts egitean berriro ere partidutik irten eta finala galdu zuen alegiarrak.

Ez du erantzunik

ORIO  |  Urola Kostako Hitza

2008-07-05 | 10:51:55

'Orion! Sportmusikfesta', euriagatik bertan behera mementoz

Atzo jende ugari joan zen, baina gaur eguraldiak ez du lagundu

Milaka lagun biltzea espero zuen 'Orion! Sportmusikfesta' ekimena bertan behera gelditu da mementoz. Euria eta eguraldi txarra izan dira arrazoi nagusiak oraingoz aurrera ez jarraitzeko; beraz, gaurko aurreikusita zeuden jardunaldi guztiak ez dituzte egingo, baldin eta eguraldiak hobetu eta bestelako erabakirik hartzen ez badute. Atzo ireki zuten moila berriko zabalgunean jarri duten eremua eta jende ugari joan zen lehen gaueko kontzertuetara; esate baterako, Delorean talde zarauztarra ikustera herritar asko joan zen.

Erantzun 1

AZKOITIA  |  Urola Kostako Hitza

2008-07-05 | 10:41:14

"Ekintzaile islamista" izatea egotzita atxilotu zuten gizona askatu dute

Asteartean atxilotu zuten 30 urte inguruko aljeriarra eta epaileak "erakunde armatuari laguntzea" leporatu dio

Joan den astearte goizaldean 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Azkoitian "ekintzaile islamista" izatea egotzita. Atzo, Espainiako Audientzia Nazionaleko Ismael Moreno epaileak aske utzi zuen "erakunde armatuari langundu" izana leporatuta. Atzo deklaratu zuen epailearen aurrean, eta erabakiaren ondorioz, hamabost egunean behin epaitegira joan beharko du atxilotuta egon den azkoitiarrak.

Ez du erantzunik

EA  |  Busturialdeko Hitza

2008-07-04 | 18:20:41

Bigarren mailako sutea dago Ean

Suhiltzaileen hiru auto bidean dira

Suhiltzaileen hiru auto Eara bidean dira une honetan, bigarren mailako sutea sortu baita. Oraindik, hala ere, ez dago datu gehiago.

Ez du erantzunik

GERNIKA-LUMO  |  Busturialdeko Hitza

2008-07-04 | 17:52:58

San Fermin eguna ospatuko dute umeek astelehenean, Agarren

11:00etan jarri dute hitzordua, San Kristobal plaza

Ez du erantzunik

MARKINA-XEMEIN  |  Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

2008-07-04 | 17:15:41

Bilboko euskara, lur azpitik argitara

Pedro eta Aitor Zuberogoitia anai markinarrek Bertan Bilbo liburua idatzi dute XX. mendean, bizkaiko hiriburuan, euskarak izan duen presentzia eta garrantzia jakitera emateko.

Lau urtetako beharraren emaitza, herenegun aurkeztu zuten, Uhagon kulturgunean: Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. Mendeko historia.

Erantzun 1

ORIO  |  Urola Kostako Hitza

2008-07-04 | 16:53:42

Bruño ahizpei 20.000 euroko bermea jarri die Audientzia Nazionalak espetxetik irten ahal izateko

ETAri 'iraultza zerga' "beraien borondatez" ordaindu izana egozten die epaileak

Ekainaren 11n Maribel eta Blanca Bruño atxilotu zituzten Orion, ETAri 'iraultza zerga' "beraien borondatez" ordaintzea egotzita. Gaur goizean, Espainiako Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 20.000 euroko bermea jarri die Bruño ahizpei, eta hori ordaintzen baldin badute irtengo dute espetxetik. Espainiako Estatuaren mugetatik irtetea debekatu die bi ahizpei eta epaitegira joan beharko dute astero. Ikerketa "oso aurreratuta" dagoela eta neurriek "ikerketa prozesua dagoen egoerara egokitu behar" dutela adierazi dute epaitegiko iturriek.

Ez du erantzunik

GERNIKA-LUMO  |  Busturialdeko Hitza

2008-07-04 | 16:10:18

Gernikako piperra izango da protagonista biharko azoka berezian

Bizkaiko Txakolina eta Errioxako ardoa dastatzeko aukera ere izango da goizean zehar, Merkatu plazan

Ez du erantzunik

AMOROTO  |  Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

2008-07-04 | 15:59:50

Tortilla txapelketak jaigiroari eutsi dio

Pandero erakusketa, meza eta trikiti soinuagaz jaiagaz jarraitu dute gaur Amorotoko bizilagunek

Hori horiak eta borobil borobilak. Horrelako tortillak ikusi ahal izan ziren atzo Amorotoko San Martin Jaietako Tortilla Txapelketan. Herenegun salbeagaz hasi eta atzo pandero hotsekin jarraituz, sanmartinak eguzkipean aurrera darraite.

Erantzun 1

Urola Kosta  |  Urola Kostako Hitza

2008-07-04 | 15:48:14

Urtetako zabortegia 2012 arte zabalik edukitzeko aukera onartu dute

Udal Elkarteak oraindik ez ditu egin beharrezko txostenak, eta azken erabakia horiek baldintzatuko dute

Urola Kostako Udal Elkarteak herenegun Batzar Orokorra egin zuen eta bertan onartu zuten Urtetako zabortegia 2012 arte irekita mantentzeko aukera. EAJren, EAren eta PSE-EEren aldeko botoak jaso zituen erabakiak, ezker abertzalea kontra agertu zen eta EB-Aralar abstenitu egin zen. Dena den, Udal Elkarteak oraindik ez ditu eskuratu beharrezko txostenak, zabortegia zabalduta mantentzeak ekarriko lituzkeen ingurumen eta ekonomia ondorioak jakiteko. Eta txosten horietan esango denak zuzenean baldintzatuko du zabortegia 2012a arte irekita mantentzeko erabakia. Beraz, irekita mantentzeko baimena onartu dute, baina benetan zer gertatuko den ikusteko dago oraindik

Ez du erantzunik

LEKEITIO  |  Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

2008-07-04 | 15:25:14

19. Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiaren egitaraua

Barikuan hasi eta domekara arteko egitaraua dago

Nazioarteko 11 talde etorriko dira Lekeitiora.

Ez du erantzunik

© Bertako Hedabideak EM - Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g - 20140 - ANDOAIN (GIPUZKOA) - Tel.: 943 304339
Faxa: - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Bertako Hedabideak EM (EKT)